Balio etikoak

Hondarribiko alkateak dio alardean andreak eta gizonak ateratzeko lan egingo duela
Irailaren 8an ospatu ohi dute Hondarribian (Gipuzkoa) jaietako egun handia, eta Alardea izaten da ekitaldirik garrantzitsuena. Jaizkibel konpainiak 25 urte daramatza Alardean emakumezkoen parte hartzea bermatzen; izan ere, beste konpainietan ezin izan dute normal desfilatu.
Aurten aldaketak egon daitezke, urte askoan EAJren eskuetan izan ostean, Abotsanitz plataformarena baita alkatetza.

Olatua buka ez dadin
BERRIAko Jone Bastida kazetariak sakon aztertu du ondoko analisian 'Rubiales auziak' agerian jarri duena. Futbolaren sistema bera aldatzea ezinbestekoa dela uste du, eta Euskal Herritik bertatik has daitekeela.

Otsoen itzulera
Otsoez mintzo da BERRIAren klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko Kinka podcasta; otsoez, espezie babestu gisa duten izendapenaz eta abereei erasotzean sortzen dituzten kalteez, besteak beste.

Biktimen gorpuzkiak ateratzen hasi dira Erorien Haranetik
Espainiako Gobernua 128 biktimaren gorpuzkiak ateratzen hasi da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan berrogei familia baino gehiago daude zain handik senideen gorpuzkiak ateratzeko.

Dnieperko presa suntsitzearen ondorioz, 40.000 lagun inguru uholdeak nozitzeko arriskuan
NBEk esan du egun batzuk pasatu arte ez dela guztiz jakingo zenbaterainokoa izan den katastrofea. Kalkulatu dute hamasei bat mila pertsonak etxea galdu dutela jada. Kievek eta Moskuk elkarri egozten diote instalazioa lehergaiekin suntsitu izana.

Hesiak ortzadarrari
LGTBI kolektiboko kideak
kriminalizatzeko neurriak dituzten 65 estatu
daude mundu osoan. Afrikan oso lege gogorrak daude indarrean, eta Europako estatu batzuetan ere handia da bazterketa.

Kuadrillak eta askatu beharreko korapiloak
Euskal Herriko kuadrillen oinarriak txikitatik ezartzen dira, eta arau jakin batzuk bete behar dira egitura horren barruan irauteko. Hala ere, bertan sortzen diren dinamikek, botere harremanek eta hierarkiek batez ere Euskal Herrian jaio ez direnen bidea oztopatzen dute.

Ekuadorrek zorra murriztu du natura zaintzearen truke
Zor publikoa 1.100 milioi dolar apaltzea lortu du, Galapago uharteak zaintzearen truke. Estatuak eremu babestuak indartuko ditu, itsas ekosistema garrantzitsuen ongizatea bermatuz eta galbidean diren espezieak babestuz.
Truke mota hau aukera izan daiteke klima aldaketak jotako herrialde zorpetuentzat.

Esako urtegiaren segurtasuna ez dago «bermaturik»
Urtegiaren eskuin hegala «ez dago egonkor», Espainiako Gobernuaren txosten bati jarraikiz egin duten ikerketa baten arabera. «Ur maila ez aldatzeko» aholkatu dute, eta, beraz, handitze eremua betetzen ez hasteko. Izan ere, hondamendi batek ondorio izugarriak izango lituzke Zangozako eremuan.
Gaur egun, 446,86 hektometro kubikoko edukiera dauka Esak, baina hura zabaltzeak 1.525 hektometro kubikora eramango luke.