Klima larrialdia

Trantsizio energetikoa klima aldaketa gelditzeko
Energiaren prezioa asko garestitu da azken hilabeteetan. Besteak beste, egungo ereduak eragin du hori; hau da, erabili ohi dugun energia motak. Klima larrialdiaren eragile nagusia ere bada eredu hori, eta, klima aldaketa gelditzeko, pertsonek energiarekin duten harreman eta ohiturak aldatzea ari dira eskatzen adituak. Hots, trantsizio energetikoa.

Australiako arbolen heriotza tasa bikoiztu egin da 1980tik
‘Nature’ aldizkariaren arabera, klima aldaketak eragin du zuhaitzen bizialdien murriztea. Azterketa egin duten adituen arabera, atmosferako lurrunaren presioa aspaldi da defizitean, eta defizit hori handitu den abiada berean handitu da heriotza tasa ere.
Baso tropikalak «giltzarri» dira klima larrialdia geldiarazteko; ordea, «oso kalteberak» dira aldaketak direla eta.

Artikoko harreman politikoak, izoztuta
Ukrainako gerrak arriskuan jarri du ipar polotik gertuen dauden estatuen arteko elkarlana; Errusia ez beste Atlantikoko Kontseiluko gainerako kideek erakundearen jarduna eten zuten oldarraldi militarra salatzeko.
Errusia NATOko kidez inguratuta geldituko da bere mugarik luzeenean.

Bost urte errautsen artean
Duela bost urte jarri zuten Zubietako erraustegiaren lehen harria. Gipuzkoako hiri hondakinak erretzeko irtenbide egokitzat aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubietako herritarrek (Donostiako udalerria), ordea, ez zuten gauza bera pentsatzen.

Mediterraneoa Kantauri ertzean
IPCCk Europari buruz egindako azken ikerketan, xehatu dute zer ondorio izango dituen klima aldaketak hurrengo hamarkadetan Euskal Herrian. Mundua hiru gradu berotuko balitz, klima mediterraneoa erruz hedatuko litzateke egungo eremuetatik harago.

Izotzik zaharrena aurkitzeko lanean ari dira Antartikan
Duela 1,5 milioi urtera arteko izotz lagina atera nahi dute: hiru kilometro luze eta hamar zentimetro zabal izango den izotz lagin bat. Gero, bai izotza bai izotz geruzetan harrapatuta geratutako aire burbuilak aztertuko dituzte adituek. Laginari esker, klimaren bilakaera zein izan den jakingo dute.

Itsasoko eolikoen merkatua indarra hartzen ari da
Argindar garbia lortzeko itxaropena itsasoko haize errotetan dago neurri handi batean, eta, bereziki, haize errota flotagarrietan. Offshore edo itsasoan eraikitako parke eolikoak finkoak edo flotagarriak izan daitezke. Espero dute 2050. urterako beharbada 1.000 GWeko potentzia egongo dela instalatuta munduan.

COP26 goi bilerak ez ditu ase ahots baikorrenen espektatibak
Iparraldeko potentzia kutsatzaileek Hegoaldeko herrialdeei laguntzeko agindutako 100.000 milioi dolarreko diru zorroa ez da osatu oraingoan ere. Gainera, ikatzaren erabilera gutxitzeko eskaera egin die goi bilerak herrialdeei; ez «ikatza uzteko».

Karbono isuriak 2032an eten beharko lirateke
Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzeko eta klima aldaketaren ondorioak gehiago ez larritzeko eten behar lirateke isuriak. Oraingo erritmoan jarraituz gero, pandemiaren aurretik adina emisio izango dira aurten: herrialdeek iaz baino %4,9 karbono gehiago isuriko dute.