Klima larrialdia

Lurraren %30 babestuta 2030. urterako
COP15 biltzarrean parte hartu duten ia berrehun herrialdeek akordio hori lortu dute. Hain zuzen ere, 3.000 zientzialariren ikerketa batek ohartarazi duenez, izaki bizidunen espezieen %10 galduta egongo dira mende amaierarako, neurririk hartu ezean.

Lehen aldiz fusio errentagarria egitea lortu dutela baieztatu dute AEBek
Kaliforniako laborategi bateko esperimentuak ezarri duen mugarria aurkeztu dute Washingtonen. Lorpenak «energia garbiaren etorkizuna» aldatuko duela adierazi dute. Orain arte inork ez du lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik.

Mugak dituen planeta bat
50 urte dira 'Hazkundearen mugak' txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta hazkunde etengabeak etorkizunean zer arazo eragin zitzakeen erakutsi zuen, zientzian oinarritutako sistema baten bidez. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.

Lulak %89 gutxituko du Amazoniako deforestazioa
Brasilgo presidentetzarako bozen irabazleak agindu du ia desaktibatutako ingurumen araudia berrezarriko duela, eta legez kanpoko deforestazioa eten. Euskal Herria halako lau den eremu bat salba dezake: 75.960 kilometro koadro oihan.

43 parke eoliko egiteko eskariak aztertzen ari dira
44 parke daude orain, eta haien potentzia 1.520 megawattekoa da denera; proiektu guztiak eginez gero, oraingoa halako bi litzateke potentzia. Hamarkada batez, geldi egon da sektorea, baina, 2021etik, berpiztu egin da Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian ez da parke eolikorik.

Frantziako zentral nuklearren egoerak prezioak igo ditu
Mantentze lanen eta herdoiltze arazoen ondorioz, Frantziako parke nuklearraren ekoizpena ia bi heren txikitu da, eta argindarra esportatzeari utzi behar izan dio.
Abuztuaren bukaeran, Frantziako 56 erreaktoreetatik hogei baizik ez ziren normal ekoizten ari. Ondorioz, garesti ari da inportatzen argindarra.

Ane Zabaleta: «Bada momentua pentsatzeko zeintzuk diren ur arazoei aurre egiteko alternatibak»
Ane Zabaleta Lopetegi (Zumaia, Gipuzkoa, 1978) geologo eta EHUko irakasleak dioenez, uraren zikloan oso garrantzitsua da lurraldearen kudeaketa, ura ez baita zuzenean pasatzen prezipitazioetatik hornidura sistemara: «Lurraldearen erabilera guztiek ez daukate eragin bera».

Chaterine Ritz: «Glaziarrak galduta daude; gutxi batzuen gainak salbatuko dira»
Catherine Ritz glaziologoa (Paris, 1955) eszeptikoa da izotz geruzak urtzea eragozteko zenbait zientzialarik proposatutako konponbideen inguruan. Haren ustez, kontsumoa aldatzea da bidea; berotegi efektuko gasak murriztea.

Beroaldiei aurre egiten hasi
Oraindik udaberria zela Euskal Herrian izaniko bero boladei buruz idatzi du analisia Iñaki Petxarroman kazetariak. Klima aldaketaren ondorioz Nafarroan izaniko sute larrien gisakoak gehiagotan gertatzeko arriskua dagoela eta, agintariei neurriak hartzen hasteko eskatzen die.