Ingurumena

Insignis pinua gaixorik, basoak larri
Insignis pinuaren erabilera intentsiboaren eta monolaborantzaren aldeko hautua egin dute azken hamarkadetan Euskal Herriko ardatz atlantikoan, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan.
AEBetako Kaliforniatik ekarritako zuhaitzek basoen %15 inguru betetzen dute gaur egun, baina oso modu ezberdinetan banatuta daude: Gipuzkoan eta Bizkaian gehien zabaldu den espeziea da; Nafarroan eta Araban, aski mugatua da; Ipar Euskal Herrian, alerik ez da.