Hezkuntza
Cira Crespo: «Irakurketa erraza euskaraz irakurtzeko atea izan daiteke»
Historialari baten ikuspuntutik aztertzen du guztia Cira Crespok (Bartzelona, 1980). 'Euskal Herriko 40 emakume. Egon ginen, izan ginen' liburua argitaratu du (Ediciones Beta), Elena Ziordiaren ilustrazioek jantzita. Euskal Herriko hainbat emakumeren historia bildu dute bertan, irakurketa errazean eta euskaraz.
Maria Rodriguez Suarez: «Pornografiak maskulinitate hegemonikoa irudikatzen du»
Internetek guztiz aldatu ditu pornografia kontsumitzeko ohiturak. Nerabeek 12 urterekin ikusten dute lehen aldiz, eta harreman sexualen inguruko estereotipoak indartzen ditu horrek. Maria Rodriguez Suarez sexologoak (Siero, Espainia, 1986) sexu heziketako eskolak ematen ditu DBHn.
Irakasle bat zendu da Donibane Lohizunen, ikasle batek labana sartuta
Gaztelaniako eskolak ematen ari zen 52 urteko emakumea, eta 16 urteko ikasle batek eraso egin zion. Erailketa egotzita, atxilotu egin zuten berehala gaztea. Auzia ikertzen ari dira orain.
Orereta ikastolako ikasleak, kazetari
'Egunkaria'-ren itxiera, BERRIAren sorrera eta herri mugimenduak landu dituzte Errenteriako Orereta ikastolan, Kilometroetako ekintzen barruan. Zortzi orriko egunkari bat osatu dute: 'Egun oro'.
Egiptoera euskaraz azalduta
Ehun urte bete dira Howard Carterrek Tutankamonen hilobia aurkitu zuenetik. Eta aurkikuntza horrek goitik behera aldatu zuen egiptologiaren zientzia. Arlo horretan aditua da Karlos Almorza Aranzadiko ikerlaria, eta xehe-xehe azaldu dizkio BERRIAri egiptologiari buruzko bitxikeria eta sekretu guztiak.
Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola
310 ikasle igaro dira bertatik, eta erdiak baino gehiagok jarraitzen du artzaintzan. Ofizioa eguneratu, profesionalizatu eta duindu dute, eta sare bat josi, elkar ulertzen eta zaintzen duena.
Elur Ulibarrena: «Historia irakasgaiari jende arruntaren historia falta zaio»
Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoak maletak prest ditu ikasgeletara bidaiatzeko. Museo Ibiltaria egitasmoaren bitartez, XIX. eta XX. mendeetako jantziak, mitoak eta lanbideak ulertzeko aukera eman nahi du Elur Ulibarrenak (Alacant, Herrialde Katalanak, 1979), zentzumen guztiak erabiliz.
Eskola jazarpenaren kasuak %22 igo ziren iazko ikasturtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
157 kasu atzeman zituzten, ikertutakoen %14,2. Aztertutako kasuak ere aurreko urtekoak baino 132 gehiago izan ziren. Eusko Jaurlaritzaren arabera, eskola jazarpena «egiturazko arazoa da», eta erro sakonak ditu gizartean: «Horregatik, horren kontra borrokatzeko, gizarte osoaren inplikazioa behar da».
Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria
Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu. Astero, hiru ataletako baten inguruko ikus-entzunezko bat kaleratuko dute. Jada ikusgai jarri dituzte BEZari buruzko bideo bat [goian ikusgai] eta Platon pentsalariari buruzko beste bat.