Giza eskubideak
Afganistandik Italiara oinez: 5.000 kilometro
Boluntario talde bat elkartzen da egunero Triesteko geltokiaren aurrean (Italia), oinarrizko laguntza emateko bi kontinenteren arteko bidaia errepidetik, menditik eta basotik egin duten iheslariei. Migratzaileetako batzuek asiloa eskatuko dute Italian, eta beste batzuek Europako beste leku bat izango dute helmuga.
Minak hezurmamitzen
Indarkeriaren arrastoa, hark eragindako oinazea, bere larruan nozitu du Maria Jauregik. Errealitate hori ezagun du Irati Goikoetxeak ere, eta literaturaren bidez plazaratu ditu ETAren biktima baten saminak eta prozesuak.
Garai eta giro bertsuan haziak eta heziak, biak mintzo dira biolentziaz, sufrimenduaz, biktimen rolaz, memoriaz eta hura belaunaldi berriei transmititzeko beharraz.
Biolentzia
Jule Goikoetxea EHUko irakasleak argudiatu du biolentzia bortxa fisiko zuzenera murrizteak ezeztatu egiten duela «humanitatea giza talde semiotiko gisa». Horrela, indarkeriaren adibide ugari lotu ditu, hainbat esparrutakoak, indarkeriaren esanahia osorik hartzeko aintzat, eta kontuan izateko horren ondorioz eragiten diren egoerak.
Sarah Gottlieb: «Deseraiki ahal izateko, zuritasuna onartu eta tratatu egin behar da»
Zuritasunaz indibidualki eta kolektiboki hausnartu behar dela uste du Sarah Gottlieb ekintzaile eta hezitzaileak (Chicago, AEB, 1986). Jarrera arrazistetan baino gehiago, gizarte eraikuntzaren ondoriozko portaeretan jarri ohi du arreta.
Javi Julio: «Ezin daiteke normalizatu jendea itsasoan hiltzen ikustea»
Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuen erreskate batean bizi izandakoa oinarri hartuta, Aita Mari dokumentala ondu du Javi Julio zinemagile eta argazkilariak (Donostia, 1978).
Gizarteari errefuxiatuen errealitatearen berri eman eta eskuin muturreko alderdiek zabaltzen duten diskurtsoaren alternatiba izatea lortu nahi dute.
Koro Lores: «Nahi dudan gauza bakarra hemen geratzea da»
Koro Lores Costa Donostian bizi da, familiarekin. Lores eta haren ama etxerik gabe geratzeko arriskuan daude, Sareb banku txarrak ez dizkielako kontratuak berritu nahi orain arteko baldintzetan. Negoziatzea «ezinezkoa» dela dio. Arrisku berean dira Donostiako Egia auzoko bloke berean bizi diren maizter gehiago.
Sarajevoko setio luzea
2021eko otsailaren 29an, 25 urte bete dira Bosniako gerran Sarajevoren setioa amaitu zenetik. Armada serbobosniarrak ia lau urtez eduki zuen hiria inguratuta (1992ko apirilaren 5etik), gerragintza modernoko setiorik luzeenean.
Urte haietan, hirian 12.000 pertsona inguru hil eta beste 50.000 zauritu zituzten, eraikinetatik eta inguruko muinoetatik granadak jaurtiz eta biztanleria zibilaren aurka tiro eginez. Hildako gehienak herritar zibilak izan ziren; asko, haurrak.
Legez kanpo itzularazten dituzte migratzaileak Europaren atarian
Europara heltzeko bidean, 3.000 migratzaile daude harrapatuta Bosnia eta Kroazia arteko eremuan. Hortik, bidaia arriskutsu bat egiten dute Italiara heltzeko. Baina Kroaziako Poliziak, atzeman, eta legez kanpo itzularazten ditu; askotan, indarkeria erabiliz. BERRIAk haien lekukotasunak bildu ditu, tokian bertan.
Samara Velte eta Josu Martinez: «Bidaia bat egin dugu estoldetan barrena»
Samara Veltek (Zarautz, Gipuzkoa, 1991) eta Josu Martinezek (Bilbo, 1986) Paperezko hegoak dokumentala egin dute, Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren inguruko lana.