Giza eskubideak
Narges Mohammadi aktibista irandarrak irabazi du Bakearen Nobel saria
Emakumeek Iranen pairatzen duten zapalkuntzaren kontrako ekintzailea saritu du Norvegiako Nobel Batzordeak. Sariduna kartzelatuta dago.
Duela 120 urte saria ematen hasi zirenetik, 110 pertsona saritu dituzte; horietatik hemeretzi dira emakumezkoak, ekintzaile irandarra aintzat hartuta.
Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak
PP, Vox eta Ciudadanos ez beste guztien aldeko botoarekin onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea.
1936tik 1978ra arteko biktimei eragiten die, eta, besteak beste, ikerketa talde baten lana abiaraziko du gertatutakoaren «egia finkatzeko». Biktimei salaketak jartzea erraztuko die, aholkularitza emanez.
Fermin Muguruza: «Ibaiak ez du hiltzen; politika arrazistek hiltzen dute»
«Beharrezkoa» eta «urgentziazkoa»; hala definitu du Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak (Irun, Gipuzkoa, 1963) bere azken lana: 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala. Donostiako Zinemaldian aurkeztu du.
Migratzaileek Europara iristeko egindako bidaia kontatzen du filmak, Bidasoa inguruan hildakoak gogoratuta, eta indarkeriaz inposatutako mugak eta kontrol arrazistak salatzen ditu.
Mohammed: «Ez da justua iheslariok hainbeste hilabete igarotzea asiloa lortzeko»
Mohammed (Teheran, 1999) 2020ko otsailean iritsi zen Irandik Lesbosera (Grezia), haren sorterrian indarrean zegoen «erregimen islamista jasangaitza» zela eta. Irandik Turkiara aurrena, eta handik Lesbosera gero, itsasoz amesgaiztoz jositako bidaia egin ondotik.
Asiloa noiz emango dioten zain dago. Bien bitartean, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeko okina da Kara Tepe kanpalekuan. Bertan elkarrizketatu du BERRIAko kazetariak.
Victor Jara hiltzea egotzita, 25 urteko kartzela zigor irmoa ezarri diete zazpi militarri
Txileko justiziak herrialdeko diktaduraren krimenik sinbolikoenetako bat zigortu du, sententzia irmo baten bidez. Militar horietako batek bere buruaz beste egin du epaiaren berri izan ondoren.
Estatu kolpearen 50. urteurrenaren atarian iritsi da epaia —irailaren 11n beteko da mende erdi—, Pinocheten diktadura militarrari buruzko kontakizun ofizialak zein izan behar duen eztabaidan dela, gizarte giro polarizatu batean.
Prentsa askatasuna arriskuan Europako Batasunean
Hedabideen askatasunari buruzko Europako lege berriaren azken bertsioa indarrean sartzen bada, EBko estatuek malgutasun handiagoz erabili ahalko dituzte kazetarien aurkako espioitza programak, «segurtasun nazionaleko» arrazoiak direla medio. Prentsa askatasunaren kalterako izango lirateke neurri horiek.
Hesiak ortzadarrari
LGTBI kolektiboko kideak
kriminalizatzeko neurriak dituzten 65 estatu
daude mundu osoan. Afrikan oso lege gogorrak daude indarrean, eta Europako estatu batzuetan ere handia da bazterketa.
Metari inoizko isunik handiena jarri diote Europan: 1.200 milioi euro
Erabiltzaileen datuak AEBetara bidaltzean, konpainiak ez zituen aztertu «oinarrizko eskubideentzako eta askatasunentzako arriskuak», eta horregatik zigortu du Datuak Babesteko Irlandako Batzordeak.
Isun ekonomikoa ezartzeaz gain, erakundeak debekatu egin dio konpainiari erabiltzaileen datuak Europatik AEBetara bidaltzea.
Heriotza zigorra indarrean munduan
Amnesty Internationalen arabera, 2021ean baino %53 preso gehiago hil zituzten. Hildakoen kopuruak nabarmen egin zuen gora hainbat herrialdetan iaz, hala
nola Iranen, Saudi Arabian eta AEBetan. Beste zenbait herrialdek ez dituzte datuak ezagutarazten: Txinak, Ipar Koreak eta Vietnamek, besteak beste.