Gazteak

Eskola kiroleko eta kirol federatuko epaileak, eraso eta irainen jomuga

Eskola kiroleko eta kirol federatuko epaileak, eraso eta irainen jomuga

Erasotzaile nagusiak gurasoak dira, baina entrenatzaile eta jokalariek ere jarrera oldarkorrak izan ohi dituzte haiekin. Horren ordez, partidetan espazio hezitzaileak sortzea eskatzen dute epaile eta adituek.

Maika Arla, Argi Üthürriage eta Intza Casamajou: «Zinez gazte gara, eta adin berekoak erakartzen ditugu»

Maika Arla, Argi Üthürriage eta Intza Casamajou: «Zinez gazte gara, eta adin berekoak erakartzen ditugu»

Zuberoan desagertua zen Pitxu gaztetxea berpizteko elkartu ziren hainbat gazte iazko otsailean. Geroztik, ekinbide anitz antolatu dituzte hainbat gunetan. Gazte asanblada baino gehiago, «etxerik gabeko gaztetxea» direla erran dute.

Taher Ali: «Mendebaldeko gobernuek jokabide konplizea eta hipokrita dute»

Taher Ali: «Mendebaldeko gobernuek jokabide konplizea eta hipokrita dute»

Palestinarren erdiak Palestinatik kanpo bizi dira; hainbat, Euskal Herrian. Taher Ali (Madril, 1990) Europan jaioa da, eta 2020tik bizi da Bilbon. Senideak ditu Gazan; bi lehengusu hil dizkiote.

Al Yudur mugimenduko kidea da Ali. Palestinako diasporako gazteek osatzen dute Al Yudur —erroak esan nahi du, arabieraz—, eta haien sustraiei lotuta mantentzea dute helburu.

Sexu indarkeriaren biktima diren hamar adingabetatik zortzi neskak dira

Sexu indarkeriaren biktima diren hamar adingabetatik zortzi neskak dira

Save the Children erakundeak umeen kontrako sexu erasoei buruzko sententziak aztertu ditu. Prozesu judiziala luzatu egin dela ondorioztatu du; EAEn, adibidez, bi eta hiru urte bitarte irauten du.

Biktimaren profila nahiko zehatza da: neska eta 10-14 urte bitartekoa. Erasotzaileei dagokionez, %80 inguru ezagunak izan ohi dira umearentzat.

Nerabeak eta pornografia

Nerabeak eta pornografia

BERRIAko telebista kritikari Lide Hernandok 'Porno Belaunaldia' dokumentala hartu du hizpide bere iritzi artikuluan. Filmean ageri diren nerabeen testigantzen balioa goraipatu du, gaiaz zeinen argi eta lasai mintzo diren nabarmenduz.

Dokumentalari esker, pornografiak eragiten dituen hainbat ondorio negatiboez jabetu da Hernando, eta, beraz, halako lanak egitea garrantzitsua dela uste du.

Ainhoa Luz Ardanza: «Herriak herriarentzat egina da Gau Beltza»

Ainhoa Luz Ardanza: «Herriak herriarentzat egina da Gau Beltza»

Gero eta herri gehiagotan antolatzen dute Gau Beltza urriaren 31n. Euskaltzaleen Topaguneak urteak daramatza ospakizun horretarako baliabideak eskaintzen.

Webgune bat ere sortu dute: gaubeltza.eus. Bertan eskaini du prestakuntza saio bat Topaguneko kultura teknikari Ainhoa Luz Ardanzak (Ermua, Bizkaia, 1981).

Digitalizazioa hezkuntzan: nola eta zertarako

Digitalizazioa hezkuntzan: nola eta zertarako

Ordenagailuak eta arbel digitalak Euskal Herriko eskolen parte bihurtu dira, baina hezkuntzaren digitalizazioa kezka ere pizten ari da azkenaldian.

Adituek iritzia eman dute, eta hauxe ondorioa: ezer ez da zuri edo beltz, eta erabaki guztiak hausnartuta hartu behar dira. Besteak beste: zenbateko tokia izan behar du teknologiak ikastetxeetan?, zer ekarpen egiten du?, ba al dago arriskurik?

Iker Alvarez: «Tiktoken, zeharka irabazten da diru gehien»

Iker Alvarez: «Tiktoken, zeharka irabazten da diru gehien»

Berrogeialdian Tiktok plataforman bideoak jartzen hasi zen Iker Alvarez (Anoeta, Gipuzkoa, 2003), eta, orduz geroztik, ez da gelditu. Modari buruzko bideoak egiten ditu, zapatilei eta arropari buruzkoak, eta, gaur-gaurkoz, bizitzeko adina diru lortzen du sare sozialetatik. Erdaraz aritzen da.

Ipar Euskal Herriko ikasleen %68k ez dute euskararekin harremanik izanen

Ipar Euskal Herriko ikasleen %68k ez dute euskararekin harremanik izanen

Ama eskolan eta lehen mailan %43k izanen dute euskarazko irakaskuntza; 2019an %40,9 ziren. Bi puntu emendatu da lau urtean.

Bigarren maila bere osotasunean hartuta, Ipar Euskal Herriko ikasleen %21,3 dira ikasgelan euskaraz zerbait jasotzen dutenak; %18 ziren 2019an.