Gazteak

Nerabeak eta sare sozialak: eztabaida dezagun
Sare sozialek duten potentzial positiboa bigarren mailara pasatu dela uste du heziketa digitalean aditu Julen Linazasorok. Horregatik, sare sozialak erabiltzeko adina 18 urtekoa izan behar ote den eztabaidatzeko garaia iritsi dela uste du.

Kami Magassa eta Mariam Traore: «Ohartu gara hemen egoteko ez diogula gure erroari uko egin behar»
Txikitatik ezagutzen dute elkar Kami Magassak (2003) eta Mariam Traorek (2006). Malin jaiotako iruindarrak dira, eta Black Power kolektiboko kideak. Afrikar jatorriko hogei emakume gazte inguruk egin dute bat talde horretan, arrazakeriaren aurka lan egiteko.

Esti Ansotegi: «Nerabe askok ez dakite nola frustratu; oso ezezko gutxi jaso dituzte bizitzan»

Sare sozialak erdaraz mintzo dira
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen sare sozialen erabilera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak; hamarretik zazpi hiru saretan baino gehiagotan dabiltza egunero.
Gazteen %98k esan dute gaztelera erabiltzen dutela, eta %62k ingelesez aritzen direla. Hirugarren postuan dago euskara.

Patrikako deabrua
Robert Louis Stevenson idazlearen Botilako deabrua ipuinaren istorioa gogorarazi dio Kirmen Uribe idazleari sakelako telefonoen egungo erabilerak. Idazlearen iritziz, ia denek daramate deabrua patrikan sartuta.
Iritzi berekoa izan ei da New Yorkeko alkate Eric Adams; izan ere, gazteen buru osasunari kalte egiten dietelakoan, salaketa jarri die sare sozialen bost konpainia handiri.

Anixe Uribarren: «Euskal Herrian jende askok ez du ondo ikusten musika mota hau»
Anixe Uribarrenek (Arrasate, 1996) egiten duena ez da Euskal Herrian orain arte entzun izan den ohiko musika. Reggaetona eta afrobeata lantzen ditu, euskaraz. O de Tualet kantuarekin egin zen ezagun.
Zmz zaz abesti akustikoa kaleratu berri du, berak bakarrik grabatu duen lehenengo abestia.

Gida sorta bat adingabeek Internet «egoki» erabil dezaten
Eusko Jaurlaritzak ondu du bilduma, haur eta nerabeen ardura dutenei jarraibide batzuk eskaintzeko asmoz eta, adingabeek informazioaren eta
komunikazioaren teknologiak «arduraz eta segurtasunez» erabil ditzaten.
Bilduma
online eskuratu daiteke, www.euskadi.eus/familia webgunean.

Sorkuntza pantailan
