Gazteak

EHUk indarkeria matxistaren aurkako prozedura abiatu du mezu matxistak zabaldu dituen irakaslearen aurka

Sexu transmisiozko infekzioen gorakada

Susana Martinez: «Nire alaba ni mintzeko tresna gisa erabili zuten beste gurasoek»
Susana Martinezek (Barakaldo, 1972) bere alabak pairatutako 'bullying' istorioa kontatu du liburu batean. Haren asmoa da eskola jazarpenaren inguruko kontzientzia piztea eta antzera dauden familiei laguntzea.
Berrehun orrialde baino gehixeago ditu Señaladas (autoedizioa, 2024) liburuak.
-cabecera.jpg)
Ainhize Belar eskalatzaileak mugarri bat ezarri du, 9a+ graduko bide bat kateatuta

Galbahe bat pornografiari
Espainiako Gobernuak adina egiaztatzeko aplikazio bat aurkeztu du eduki pornografikoko webguneetara sartzeko, uda bukaeran martxan jartzeko asmotan. Helburua da 18 urtetik beherakoen pornografia kontsumoa mugatzea.
Sexologoen ustez, neurria ez da eraginkorra. Haien iritziz, sexu heziketan jarri beharko lirateke baliabideak.

Zaharra ala berria?
Orereta ikastolako irakasle Haizea Saez de Eguilaz Perez irakasleak iritzi artikulu batean bildu ditu BERRIA Ikasgelaren kazetaritza tailerretan ikasi eta ikusi dutena.
Euskaldunen belaunaldi berriei begira lanean ari den komunikabide bat bertatik bertara ezagutzeko esperientzia txalotu du.

Ikasleen lanak ikasgelatik plazara
BERRIA Ikasgelaren sariketara lan interesgarri asko aurkeztu dituzte ikasleek: elikadura ohiturez, sare sozialen
erabileraz edota energia beharrez ari diren komunikazio lanak ez ezik, badira sormen lanak ere.
Ikasleen lanak jarri dira ikusgai Ikasgelaren atarian, atal berezi batean eta tematikoki elkartuta.

Gimnasioaren zama
Nerabeak eta gimnasioa ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek.
Geroz eta gehiago dira gimnasiora joaten diren nerabe eta gazteak, gorputza eraldatzeko asmoz, eta askotan erabilera oker eta kaltegarria
egiten dute. Gaiaren inguruko gako nagusiak azaldu dizkigu Jone
Arruabarrena Gipuzkoako Hitza-ko kazetariak.

Ikasgela sariketaren saridunak: Leizaran institutuko DBH 1eko ikasleak
Hamar ikastetxek aurkeztu dituzte lanak sariketara, orotara 80 lan. Lan horiek bidali dituzten 22 ikasgelen artean egindako zozketaren saria irabazi dute Andoaingo (Gipuzkoa) ikasleek. 'Ikasleen lanak' izeneko Ikasgelaren atal berrian bistaratuko dira lanak.