Feminismoa

Rocio Carrasco ote gara?
Espainiako telebista kate batean emaniko elkarrizketan pertsonaia ezagun batek eginiko salaketa kasua dakar lerrootan aztergai Samara Velte kazetariak. Zehazki, indarkeria matxistaren biktima baten salaketa.
Prentsa arrosa izenekoan oso ezaguna den pertsonaia horren adierazpenek hauspotuta, %30 igo ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan biolentzia matxista salatzeko telefonora eginiko deiak.

Kale izendegia
Ane Labaka Maioz bertsolariak eta Maria Arbeo Astigarraga ilustratzaileak orrialde oso bateko iritzi artikulua osatu dute Euskal Herriko hainbat emakumezko esanguratsuren izen-abizenak bata bestearen atzetik jarrita. Kirolariak, irakasleak, politikariak, indarkeria matxistaren biktimak... zerrenda askotarikoa da oso.

Uxue Alberdi: «Guk bizi izandakoak ez ditugu guk soilik bizi izan»
Espazio publikoa hartzen duen emakumearen kontrako indarkeria hogeita bi ardatzetan aztertu du Uxue Alberdik (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) Kontrako eztarritik liburuan. Bertsolarien bizipenak abiapuntutzat hartuta, baina sakonago ulertuz. 2020an Literaturako Euskadi saria jaso du, saiakeran.