Euskara

Korrika beharra

Korrika beharra

Korrikaren balioari buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea. Euskaldunoi elkarrekin korri egiteak ematen digun alaitasuna beharrezkoa dela uste du. Eta jada denona denez, jada ez dela inorena. Hots, librea dela, libre doala.

Berbaxerka, euskararekin eta euskaraz jolasean

Berbaxerka, euskararekin eta euskaraz jolasean

Egunero 15.000 eta 20.000 lagun artean aritzen dira jolasean Berbaxerkan. Hizkuntza gutxituetan izan du oihartzuna jolasak. BERRIAren webgunean dago euskaraz hitzak bilatzeko jolasa.

Hide Dohino: «Hizkuntza guztiak dira zailak; interesa da gakoa»

Hide Dohino: «Hizkuntza guztiak dira zailak; interesa da gakoa»

Bi urte besterik ez du behar izan Hide Dohinok (Yokohama, Japonia, 1994) euskara ikasteko. Historialaria da, eta Gipuzkoako historia ari da ikertzen. Horretarako, Yokohamatik Oñatira (Gipuzkoa) egin zuen salto; bertan baitago Gipuzkoako Artxibo Historikoa. Bertsozaletu ere egin da.

Agur, Pello

Agur, Pello

Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, musikazalea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea hil zen otsailaren 1ean. 78 urte zituen.

Arantzazun egin zen fraide; han ikasi zuen eguraldiari begiratzen, eta handik aritu zen irrati esatari Euskadi Irratian. Zabalak naturari begiratzeko zuen modua nabarmendu du Onintza Enbeitak iritzi artikulu honetan.

Brebeta eta baxoa osoki euskaraz egitea ukatu diete

Brebeta eta baxoa osoki euskaraz egitea ukatu diete

Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoan irakasgai batzuk euskaraz pasatzeko aukera aipatu zuen abenduko zirkularrean. Bordeleko errektoreak, ordea, ez du horrekin bat egin. Jasotako erantzuna salatzeko, 1.500 lagunetik gora bildu ziren Baionan.

Animaliak

Animaliak

Andoni Egaña bertsolariak Igeldoko (Gipuzkoa) Arrano Etxea hartu du hizpide zutabe honetan, hainbat urtez hainbat animaliari aterpea eman dien tokia ixtera doazela eta. Animalia horiek erdarazko egungo telebistan daukaten sona dela-eta, kezka du euskaldunon artean zabaltzen ari den iruditeriari buruz.

Txillardegi, herriarekin konprometitutako intelektuala

Txillardegi, herriarekin konprometitutako intelektuala

2022ko urtarrilaren 14an bete dira hamar urte Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zela. Idazlea, hizkuntzalaria, pentsalaria, politikaria eta, beste ezeren gainetik, bere herriarekin konprometitutako intelektuala izan zen.

'Txikitero', 'ibuprofeno' eta 'biziraun', Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzen artean

'Txikitero', 'ibuprofeno' eta 'biziraun', Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzen artean

Akademiak bere hiztegia eguneratu du. 'Pikillo', 'light', 'spam', 'squash', 'tirita', 'txupito'... hitz berri ugari onartu ditu. Horietako asko jada erabiltzen zituzten euskal hiztunek.
Erdu Durangora

Erdu Durangora

Itxi ditu ateak 56. Durangoko Azokak. Iazko etenaldiaren ondotik, azoka presentziala egitea lortu dute aurten. Kirmen Uribe idazleak azokako zenbait ekitalditan hartu du parte. Azokan ez ezik euskal kulturan ere murgiltzeko eta hura babesteko deia egin zuen 'New Yorkeko munduak' bere podcastean.