Sexu-genero identitateak

Naizen, hamar urte gazte transexualen alde borrokan
Martxoaren 8an bete ziren hamar urte Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak bidea abiatu zuenetik. Hango bozeramaile Bea Sever eta elkartetik igarotako Xuban Senar gizon transa egindako bideez eta gizartean izandako aldaketez aritu dira BERRIArekin.

Dekretu bidez hasi da Trump egiten eta desegiten
AEBetako presidenteak migratzaileen aurkako politikak indartu ditu, eta administrazio federaleko funtzionarioen lan baldintzak aldatu. Indultua eman die 2021ean Kapitolioari eraso egin ziotenei.

Gizonkeria
Onintza Enbeita bertsolariak eskertu egiten dio Aner Peritz bertsolariari «den moduan azaltzeko duen
ausardia». Izan ere, sare sozialetan hainbatek jarri dute auzitan haren janzkera zein jarrera. Eta, hain justu, halako jokaeren kontra kantatu zuen Peritzek [ikus bideoa albistearen amaieran].

Trans legea: aurrerapauso asko eta hutsune bat
Ekai Lersundi gazteak bere buruaz beste egin zueneko seigarren urteurrenean (otsailaren 15ean) onartu da EAEko trans legea; eta txalo artean hartu dute Eusko Legebiltzarra bete duten trans eta LGTBI kolektiboetako kideek.
Adostasun handiz erabaki dute indarrean zegoen legea aldatzea: EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babestu dute moldaketa.

Hesiak ortzadarrari
LGTBI kolektiboko kideak
kriminalizatzeko neurriak dituzten 65 estatu
daude mundu osoan. Afrikan oso lege gogorrak daude indarrean, eta Europako estatu batzuetan ere handia da bazterketa.

Ana Jaka: «'Bollera' izaera bat da, bizitzeko modu bat»
Poesian eta haur literaturan aritzen da gehienbat Ana Jaka idazlea (Andoain, Gipuzkoa, 1974), gaztelaniaz eta euskaraz. Letretan dagoen sexu disidentziaz mintzatu da, eta euskarak LGTBI mugimenduan behar duen presentziaz.

Nora Gomez: «Trantsizioa egitea, nola esan... zoriontasun eztanda bat da»
Jende askok ezagutzen du Nora Gomez (Santander, Espainia, 1957); izotz hockeyko jokalaria izateagatik, komertzial lanagatik, eta Nafarroan LGTBI elkarteetan egiten duen lanarengatik. 50 urtez sekretuan gorde zuen emakume zela, baina duela hamarkada bat lehertu zen.

Denek esaten didate
Emakumeen bizimoduak kontrolatzeko joera ugariei buruz ari da kopla jarrien sorta honetan Oihana Bartra (Bilbo, 1984).
Santutxuko bertso eskolan hasi zen bertsotan Bartra. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatu du aldiro 2002az geroztik; 2014an, laugarren sailkatu zen.

Trans Legeari buruzko legeak aspaldiko aldarrikapenak bete eta eztabaida eragin du
Ekainaren hondarretan Espainiako Gobernuak onartu zuen legeari esker transek ez dute osasun arloko profesionalen eskuetatik pasatu beharko beren sexu- genero identitatea baieztatzeko. Hau da, transitu prozesuen despatologizazioa dakar legeak.