Palestinako gatazka
Taher Ali: «Mendebaldeko gobernuek jokabide konplizea eta hipokrita dute»
Palestinarren erdiak Palestinatik kanpo bizi dira; hainbat, Euskal Herrian. Taher Ali (Madril, 1990) Europan jaioa da, eta 2020tik bizi da Bilbon. Senideak ditu Gazan; bi lehengusu hil dizkiote.
Al Yudur mugimenduko kidea da Ali. Palestinako diasporako gazteek osatzen dute Al Yudur —erroak esan nahi du, arabieraz—, eta haien sustraiei lotuta mantentzea dute helburu.
Palestinako gatazkaren gakoak
Israel estatu gisa eratzearekin batera hasi zen palestinarren Nakba (hondamendia arabieraz). BERRIAk lau bideo laburretan jaso ditu gatazka ulertzeko gako nagusiak: Lehen Mundu Gerra ostean hasita Palestinan jazo diren gertaera nagusien kronologia; Israel non dagoen eta noiztik; Gazako zerrenda zer den; eta Hamas erakunde politiko-militarrari buruzko argibideak.
Israelek «erabateko setioa» ezarri dio Gazari
Israelgo defentsa ministro Yoav Gallanten arabera, «animaliak diren gizakien aurka» ari dira borrokatzen, eta jakinarazi du blokeatuta daukatela Gaza, urik, argindarrik eta janaririk gabe.
75 urte Israel eratu zutela
Maiatzaren 14an 75 urte bete dira mugimendu sionistak Israel fundatu zuenetik. Palestinarrek ondo gogoan dute egun hura: biharamunean Nakba hasi baitzen (hondamendia arabieraz).
Estatu juduaren sorrerak Palestinako arabiarrak
kanporatzea ekarri zuen. 700.000 lagunek baino gehiagok egin zuten ihes
etxetik. Gaur egun, bederatzi milioi errefuxiatu palestinar bizi dira etxera itzultzeko eskubidea zapalduta.