Musika

Euskara ere atrapatua
Trapa 1990eko hamarkadan jaio zen, AEBetan, baina azken lauzpabost urteotan egin du eztanda Euskal Herrian. Genero maitatua da askorentzat, baina kritika jomuga ere izaten da hainbatetan.
Ahotsari jarritako filtroek, hizkera sarri diglosiko eta zikinak eta kantuetako mezu garratzek asaldura eragiten dute zenbait esparrutan. Haren arrakasta, baina, ukaezina da jadanik.

Joseba Tapia: «Eszenatokira itzuli nahi nuen berriz»
Joseba Tapiari eman diote aurten Adarra saria, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Kontzertu bat eman zuen ondoren, lagunez inguratuta. Izan ere, Tapiak (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1964) agertokia du bere lekua, lanerako eta dibertitzeko gunea.

Lanari 63 kanta
Lanarteak, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak, lanari buruzko hiru abesti zerrenda osatu ditu, Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuta. BERRIAren euskal musikaren atari Badok-en daude entzungai.

Amaia Zubiria, kantu tradizionalen gaurkotzailea
Amaia Zubia kantariak jaso du 2021eko Adarra saria, Donostiako Udalak urtero ematen duena Musikaren Europako Egunean —ekainaren 21ean—. Berrogei urtetik gorako ibilbidea egin du kantagintzan, eta bidearen zati handi bat Txomin Artolarekin batera egin du. Harro dago egindakoaz, uste baitu bere kantuak denborarekin ez direla alferrik galdu.

Mixel Labeguerie, euskal kantagintza berritzailearen aita
2021ean beteko zukeen mende bat Mixel Labegueriek, «kantugintza berriaren aita» erraten ziotenak. Musikariak iraultza ekarri zuen kantugintzara, bai erabili zituen hitz abertzaleengatik, baina baita melodietara ekarri berrikuntzengatik ere. Medikua, etnografoa eta politikaria ere izan zen.

Fran Urias eta Zuriñe Hidalgo: «Pozik gaude egindakoarekin, baina ezer ez da betiko»
Azkenekoa izango zela iragarri gabe igo ziren azken aldiz oholtzara Fran Urias (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1985), Zuriñe Hidalgo (Gasteiz, 1990) eta Hesian taldeko gainerako kideak. Hamabost urteren, zortzi diskoren eta hamaika kontzerturen ostean, agur esatea erabaki dute.

Lourdes Iriondo, izar bat itzalean
2020ko abenduan hamabost urte bete dira Lourdes Iriondo kantaria hil zela (Donostia, 1937 - Urnieta, Gipuzkoa, 2005). Bakarlari izarra, Ez Dok Amairuren akuilua eta euskal kantagintzaren erreferentea izan zen 1965etik 1978ra bitartean. Behinola izan zuen itzala itzalpean geratu da, baina.

Euskarazko hip-hopa: 20 urte, 20 diskotan
Selektah Kolektiboak 2000. urtean atera zuen lehen diskoa, eta lan hori jo ohi da euskarazko lehen hip-hop lantzat. Hogei urtez adarkatuz eta egonkortuz joan da estiloa, eta mugimendu horren parte diren bi kidek, Odei Barrosok eta Eneko Axpe Maisha MC-k, hogei diskotan laburbildu dituzte euskarak rapean eman dituen bi hamarkada horiek BERRIArentzat.