Korrika

Herri oso bat euskararentzat

Herri oso bat euskararentzat

Amaitu da 23. Korrika, eta AEK-k hizkuntza politika «ausartak eta sendoak» baliatzeko eskatu du, euskarak aurrerantzean ere lekua irabaz dezan. Garazi Arrula Ruiz idazleak idatzi eta irakurri zuen 23. Korrikako mezua.

Peio Jorajuria: «Frantziaren hizkuntza politikaren aurka ari gara»

Peio Jorajuria: «Frantziaren hizkuntza politikaren aurka ari gara»

Korrikak Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu du. Seaskako lehendakari Peio Jorajuriak nabarmendu du borrokan jarraituko dutela Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa euskaraz pasatzeko aukera eduki arte.

Zer da Korrika?

Zer da Korrika?

Milaka euskaldunek eta euskaltzalek parte hartzen dute Korrikan; hari buruzko xehetasunak bildu dituzte 'Mantangorri' gehigarriaren erreportaje honetan.

Noiz eta nondik pasatuko da 23. Korrika?

Noiz eta nondik pasatuko da 23. Korrika?

AEK-k aurkeztu du jada 23. Korrikaren ibilbidea. 2.700 kilometro izango ditu, eta Irunen hasi eta Baionan amaituko da. Martxoaren 14tik 24ra egingo dute euskararen aldeko ekinaldia.

«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»

«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»

Amaitu da 22. Korrika. Eguraldia lagun, milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, eta Karmele Jaio idazleak irakurri du lekukoak barruan zeraman mezua. Denera 2.575 kilometro egin ditu aurtengo Korrikak.

Korrika beharra

Korrika beharra

Korrikaren balioari buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea. Euskaldunoi elkarrekin korri egiteak ematen digun alaitasuna beharrezkoa dela uste du. Eta jada denona denez, jada ez dela inorena. Hots, librea dela, libre doala.