Irulegiko Eskua
Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi dute
Ikusi dute ekialdeko zona ere K. a. I. mendean abandonatu zela. Eskailera batzuk aurkitu dituzte aurten induskatutako etxebizitza
batean; orain arte, inoiz ez da halakorik atzeman Mendebaldeko
Pirinioetako Burdin Aroko herrixka batean.
Euskararen aztarna zaharren atzetik
Euskara idatziaren lehen arrastoak X. edo XI. mendekoak dira. Susoko monasterioan aurkitu zituzten, Donemiliaga Kukulan (Errioxa, Espainia), mila glosaren artean: «Izioqui dugu» eta «Guec ajutu ez dugu».
Kastroak: kultura bat, bertsio asko
Kastroen kultura bazter orotara zabaldu zen, leku bakoitzera egokituz; Atlantikoko isurialde guztian ere bai, nahiz eta garai batean uste izan hegoaldeko kontua zela. Nola sortu ziren Erromaren garaiaren aurreko talde eta herri horiek guztiak? Historiaurrean atzera joan behar da hori pixka bat ulertzeko.
Burdin Aroa: aro bat itzalean
Kastroen kulturak zazpi mende iraun zuen, Burdin Aro osoa, eta garai haren produktu bat izan zen Irulegiko Eskua. Baina nortzuk ziren brontzezko esku hori etxeko atari batean zintzilikatu zuten baskoi horiek? Nola bizi ziren, zer erlazio zituzten inguruko herriekin eta nola moldatu ziren erromatarrekin?
Zein dira 2022ko hitzak BERRIArentzat?
'Zorioneko' eta 'Ukraina' dira 2022ko hitzak, BERRIAko euskara taldearen iritziz. Lehena azaroko hilabeteari dagokio, eta azkena, berriz, otsailari. Hilabete bakoitzarentzat aukeratu dute hitz bat.
Mattin Aiestaran: «Zalantzarik ez dugu Irulegin emaitza gehiago ere izanen dela»
Irulegiko aztarnategiko zuzendaria da Mattin Aiestaran historialaria (Tolosa, Gipuzkoa, 1991). Sakon ezagutzen du Irulegiko Eskua azaldu den zona. Buruan fresko ditu antzinako pieza aurkitu arte emaniko pauso eta zizelkadak. Ondoko urratsak ere bai. «Sekulako ardura sentitzen nuen».
Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: 'sorioneku'
Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek topatu dute Irulegiko Eskua, Arangurenen: eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka. Lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: ‘sorioneku’.
Apotropaikoa: zertarako balio zuen Irulegiko Eskuak?
'Sorioneku' dio Irulegiko Eskuaren idazkunaren lehen hitzak. Aranzadi elkartearen hipotesietako bat da objektu apotropaiko bat izan zitekeela. Beste modu batera esanda, zoritxarra uxatzeko balio zukeen. Beste kulturetan badira funtzio hori duten hainbat adibide.
Leire Malkorra: «Emozio puntu bat nuen, zer izango ote zen jakiteko»
Oraindik sinetsi ezin badu ere, Irulegiko Eskua ukitu zuten lehenbiziko eskuak izan ziren bereak. Zazpi urte daramatza Leire Malkorrak (Tolosa, Gipuzkoa, 1988) Aranzadirekin lanean.