Ipar Euskal Herria

Maskaradak Mauleko gazteen eskutik
Mauleko gazteek emanen dituzte aurtengo maskaradak. Apirilaren 22ra arte ariko dira, asteburuero, Zuberoako hainbat herritan. Taldean belaunaldi desberdinak dira, eta 2007ko maskaradan baino euskaldun gehiago.

Maddi Ariztia, ipuin biltzaile oparo bezain ezezaguna
Irailean mende erdia bete da Maddi Diharassarri 'Ariztia' zendu zenetik: Resurreccion Maria Azkue eta Aita Donostia etnografoen heineko Sarako (Lapurdi) istorio biltzailea. 50 ipuin jaso zituen 'Amattoren uzta' bilduman (1937).

Egun bat Frantziako armadan
Iparraldeko 16 eta 25 urteko gazte guziak behartuak dira Frantziako armadarekin edo Jendarmeriarekin egun bat pasatzera. Ondotik eskuratzen duten agiria beharrezkoa zaie gazteei, besteak beste, baxoa eta gidabaimena pasatzeko. Euskaldunen kontrako diskriminazioa pairatu dute anitzek.

25 urteko migratzaile bat hil da Bidasoan, muga igarotzeko ahaleginean
Abderrman Bas izena zuen; ginearra zen, eta 25 urte zituen. Aurten Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan zendutako bigarren migratzailea da.
Frantziak ezartzen dituen kontrol zorrotzek eta Hegoaldeko administrazioek harrerarako ezartzen dituzten irizpideen mugek guztiz estutzen dituzte etorkinak.

Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako azterketen zuzenketa
«Ez du izanen brebetaren balio bera, baina erakunde ofizial batek babestutako agiri bat» izanen da: halaxe nabarmendu du Seaskak. Zientzietako proba euskaraz erantzunen duten ikasleen zuzenketa bermatuko du Ipar Euskal Herriko erakundeak.

Frantzian baino beherago, baina goraka segitzen du Le Penek Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian Emmanuel Macron gailendu da Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulian. Macronek botoen %65,5 eskuratu ditu, 106.017, alegia. Le Penek, berriz, %35,5; hau da, 55.879 boz.

Muga «arrazista bat» Euskal Herriaren erdian
Ehun mugimenduak esperimentu bat egin du, Poliziak mugan duen jokabidea salatzeko: Hendaia eta Irun arteko Santiagoko zubia arazorik gabe igaro du mutil gazte batek, baina, aurpegia beltzez margotu diotenean, geldiarazi egin dute.

Ipar Euskal Herrian kendu diete gizon homosexualei odola emateko berariazko muga
Frantziako Gobernuak Bioetika Legea onartu zuen iaz, eta, horren bidez, abstinentzia epea osorik kentzea deliberatu dute. LGBT komunitatearentzat lorpen handia da gizon homosexualek odola eman ahal izatea sexu orientazioa aintzat hartu gabe.

Brebeta eta baxoa osoki euskaraz egitea ukatu diete
Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoan irakasgai batzuk euskaraz pasatzeko aukera aipatu zuen abenduko zirkularrean. Bordeleko errektoreak, ordea, ez du horrekin bat egin. Jasotako erantzuna salatzeko, 1.500 lagunetik gora bildu ziren Baionan.