Ikusgela
Adimen artifizialak artea egin dezake?
Adimen artifiziala artea egiteko gai ote den galdera du abiapuntu Ikusgelaren bideo pedagogiko honek. Bideo honekin ekin diote ikasturte honetan Erronka Digitalen sortari.
Euskarazko prentsaren historia bideo batean
Euskarazko prentsaren historiari buruzko zortzi minutuko animazio bideo batekin ekin dio aurtengo ikasturteari Ikusgelak, euskarazko bideo pedagogikoen atariak.
Urte honetako berritasuna historiaren gaineko saila izango da.
Karl Marx ulertzeko gakoak
Karl Marx filosofoaren teoria komunisten gakoak azaldu ditu Ikusgelak bideo batean. Hain zuzen ere, otsailaren 21ean bete dira 176 urte Alderdi Komunistaren Manifestua argitaratu zela.
Erronka digitalak ulertzeko zortzi bideo egin ditu Ikusgelak
Ikusgela egitasmoak eta Badalab laborategiak ingurune digitaleko erronkak lantzen dituzten bideo batzuk egin dituzte. Bideo sorta Ikusgelan eta haren Youtubeko kanalean jarriko dute, baita Wikipedian eta Badalab laborategiaren webgunean ere.
Algoritmoari buruzko bideoa da sarean jarri duten lehena.
Zer da inflazioa?
Zergatik gertatzen da inflazioa? Zer ondorio ditu? Nola neurtzen da? Alazne Astorgak modako hitzaren atzean dagoena ulertzeko gakoak emango dizkigu Ikusgelaren bideo honetan.
Euskal Wikilarien Elkartearen proiektua da Ikusgela euskarazko eduki pedagogikoen ataria. Bertan, euskarazko ikus-entzunezkoak daude ikusgai ikasleentzat, hainbat gairen inguruan.
Migratzen duten animaliek gauzak ekar ditzakete berekin?
Naturari eta ingurumenari buruzko bideoak egingo ditu aurrerantzean Ikusgelak, Euskal Wikilarien Elkarteak. Bideo
horietan, ingurumenaz egiten dizkioten galderak bildu eta erantzungo
ditu Aitor Cevidanes zientzialariak.
Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura
Ikusgelak bideo berri bat plazaratu du: 'Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura'. Bertan diotenez, Mariasun Landa (Errenteria, Gipuzkoa, 1949) idazlearen lana inflexio puntu bat da euskarazko Haur eta Gazte literaturan. «Ikuspegi eta estilo berriak ekarri zituen, bide berri bat zabalduz».
Soldata garbia vs soldata gordina
Zein da soldata garbia eta zein gordina? Nola ezberdindu ditzakegu? Zein faktore hartu behar dira kontuan nomina bat aztertzerakoan? Alazne Astorgak hori guztia azaltzen du Ikusgelaren bideo honetan.
Bernart Etxepare, euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea
Euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazle Bernart Etxepareri buruz egin du Ikusgelak euskal literaturari buruzko lehen bideoa. 'Linguae vasconum primitiae' izenburupean eman zuen argitara Etxeparek liburua, 1545ean.