Gizarte bazterketa

Datuek frogatzen dute zonifikazioak galgatu duela euskararen garapena Nafarroan
Euskaldunen kopurua gutxi handitu da 2011tik, euskararen ezagutzari buruz Nafarroako
Estatistika Institutuak egin duen ikerketa berri baten arabera. Ondorioztatu dute jaioterriak baldintzatzen duela errealitate
linguistikoa. Izan ere, muga administratiboek mugatuta dago euskararen egoera.

Endometriosiak eta haren gaineko ezjakintasunak minduta
Sei emakumek Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute, endometriosi eritasunaren berri emateko. Salatu dute oraindik ere gaixotasun «ikusezin» bat dela, eta zalantzan jartzen dela sufritzen dutenen hitza.

DSBE errentaren gutxienekoa 800 euroraino igo du Eusko Legebiltzarrak
23 urtetik 18 urtera murriztuko dute diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko gutxieneko adina. Onuradun guztien sarrerak hobetuko ditu: %8,5 handituko dira urtarrilean, eta beste koska bat apirilean.

Alua: baztertua sarritan, agerian orain
Juncal Alzugarai fisioterapeutak alu baten eredu hiperrealista bat sortu du, egiturak fidelki erakusten dituena: Alooa. Raquel Pintado artistak taxutu du eredua.
Andreen anatomiak garrantzi txikia izan du ikerketa zientifikoan, eta horrek ondorioak izan ditu emakumeen osasunean.

Euskararen Legea aldatzeko eskaerak Nafarroan
Euskaltzaindiak uste du beharrezkoa dela herrialde osoan euskara ofiziala izatea «nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko».
1986ko Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioak hiru eremutan bereizten du Nafarroa: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna. Euskara eremu euskaldunean bakarrik da ofiziala.

Goi mailako gaitasunen lezioa
Elbarritasun handiak dituzte biek, oso agerikoak; horiekin «izututako» begiradak usuegi ikusi dituzte Juncal Cepedak eta Telmo Iruretak. Gaiaz ozen aritzeko adorea dute biek, umorea ere bai bidelagun.

Ipar Euskal Herrian kendu diete gizon homosexualei odola emateko berariazko muga
Frantziako Gobernuak Bioetika Legea onartu zuen iaz, eta, horren bidez, abstinentzia epea osorik kentzea deliberatu dute. LGBT komunitatearentzat lorpen handia da gizon homosexualek odola eman ahal izatea sexu orientazioa aintzat hartu gabe.

Hiesaren pandemia
Lehen kasuak agertu zirenetik 1981ean, 79,3 milioi lagun infektatu dira munduan, eta 36,3 milioi hil dira hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.
GIB positibo diren bi pertsonari eman die hitza BERRIA telebistak: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri. 90eko hamarkadan jakin zuten seropositibo zirela, eta ordutik hona bizi izandakoak kontatu dituzte.

Susmopean, ijito izateagatik
Supermerkatu eta merkataritza guneetan andre ijitoek jasaten duten arrazakeria azaleratzeko, 'testing' bat egin zuten Bizkaian 2021ean: denden %80tan izan ziren jarrera kriminalizatzaileak.