Genero diskriminazioa
Txelo Ruiz eta Elena Lazkano: «Geuk erabakiko dugu zertarako nahi ditugun robotak»
Robotak gizakiengana hurbiltzeko lanean ari dira Ruiz eta Lazkano. Batzuen eta besteen arteko aldea izugarria da oraindik, gizakientzat sinpleak diren gauzak oso konplexuak baitira robotentzat.
EHUren Informatika Fakultateko RSAIT Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldeko ikertzaileak eta E-makumeak ikerketa taldeko kideak dira bi irakasleak.
Eneko Lanbea: «Zoriontsu nintzateke nire borrokak balio badu ondorengoek bide samurragoa izan dezaten»
Euskal Herrian gimnastika erritmikoaren mailari gorenean ari diren lau gizonetako bat da Eneko Lanbea; maila nagusiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen 2020ko azaroan. Estereotipoei aurre eginez egin du bere bidea, eta berak utzitako arrastoa gazteagoentzat baliagarria izango dela uste du.
Miren Guillo Arakistain: «Hilekoaren ideologia bera baztertzailea da»
Hamar urte baino gehiago daramatza Miren Guillok (Elgoibar, 1983) hilekoaren politikak ikertzen, eta horren guztiaren emaitza da egin duen tesia.
Bide luzea egin du horra iristeko: gorputza ardatz hartuta, 36 pertsona elkarrizketatu ditu sakon, eta hainbat garaitan eta askotariko ekintzetan parte hartuz egin du behaketa lana.
Uste du gizarteko desberdinkeria sozialek areagotu egiten dutela hilekoaren estigma.