Genero diskriminazioa

Hegoaldeko etxeko langileek langabezia saria jaso ahal izango dute
Espainiako Gobernuaren dekretuak 34.000 langileren baldintzak duinduko ditu: besteak beste, langabezia saria jasotzeko eskubidea izango dute. Ipar Euskal Herriko etxeko langileei 1999an aitortu zitzaizkien eskubide horiek.

Jai parekideak xede
Irailaren 8an ospatu ohi dute Hondarribian (Gipuzkoa) jaietako egun handia, eta Alardea izaten da ekitaldirik garrantzitsuena. Jaizkibel konpainiak 25 urte daramatza Alardean emakumezkoen parte hartzea bermatzen; izan ere, beste konpainietan ezin dute normaltasunez desfilatu.

Jaiotza gutxiago urterik urte
Jaiotza tasaren jaitsiera nabari da Euskal Herri osoan: bi puntu egin du behera 2015etik 2020ra. Urteko jaiotzen eta heriotzen arteko defizita ere handitzen ari da herrialde guztietan. Zio ekonomikoak, sozialak eta demografikoak daude horren atzean.

XXI. mendeko sorginkeria
Kongoko Errepublika Demokratikoko Hego Kivu eskualdeko 28 emakume hil zituzten iaz sorgin izateaz akusatuta. BERRIAko kazetari Maddi Ane Txoperena Iribarrenek han bertan jaso ditu hainbat testigantza.

Zaintzeko beste modu bat aldarri
Pandemiak agerian utzi du zaintza guztiz beharrezkoa dela eta, aldi berean, egungo eredua agortuta dagoela, feministen aburuz. Hori dela eta, zaintza sistema publiko baten inguruko aldarria
zabaltzen ari da mugimendu feministan.

Nesken ahalduntze istorio bat
ETB1en 'Irabazi arte!' telesailaren lehen atala liderra izan da haur eta gazteen artean. Hain zuzen ere, ikusle nerabeentzako telesail bat da, baina nabarmendu dute «familia guztiarentzako telesail bat egiten» saiatu direla. Futbolean jokatzeko elkartzen den neska talde bat da protagonista.

Lur Errekondo: «Emakume dezente dago herri kiroletan»
Lur Errekondo (Usurbil, Gipuzkoa, 1995) urte askoan eskubaloian aritua da. Xabat Olaizolak harri jasotzearekin uztartu izan du kirol hori, eta hark proposatu zion Errekondori herri kiroletan hastea.

Egun bakarra ez da aski
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, ezkutuan edo bigarren mailan geratu ohi den andreen lana eta presentzia nabarmentzeko baliatzen den jarduna.
Zenbait alorretako lau emakume zientzialarik nabarmendu dute oraindik asko falta dela berdintasuna erdiesteko.

Neskak eta mutilak elkar joka
Heziketa Fisikoko irakasle Aitor Zabala Asuak bere eskola orduetan jazo zen egoera «harrigarri» bati buruz idatzi du iritzi artikulu honetan. Sexuen arteko bereizketaz ez ezik, kirolaren alorrean gailentzen den eredua aldatu beharraz ere badihardu.