Genero diskriminazioa

Zelaitik kanpo ere irabaztekoak

Zelaitik kanpo ere irabaztekoak

Espainiako Kopako finala jokatu du Realak, eta lehenbiziko mailara igotzear izan da Osasuna. Biek egin dute kale, baina BerriaFMri abagune ederra iruditu zaio emakumezkoen futbola izateko hizpide.

Ainhoa Tirapu, Ane Azkona, Arene Altonaga eta Jone Bastida lagun, hizpide izan dituzte lan baldintzak, ikusgaitasuna, futbol sistemaren barreneko biolentziak eta egiteko dagoen bidea [seigarren minututik aurrera].

Indar eskuindarrek Nafarroan hildako 95 emakumeren istorioak

Indar eskuindarrek Nafarroan hildako 95 emakumeren istorioak

1936ko gerran hasi eta 1948 arte Nafarroan hildako 95 emakumeren izen-deiturak eta istorioak bildu dituzte Amaia Kowasch eta Aitor Garjon ikerlariek liburu batean, eta Txalapartarekin argitaratu dute.

Laiene Izagirre: «Emakumea izateagatik gutxietsita sentitzen zara batzuetan»

Laiene Izagirre: «Emakumea izateagatik gutxietsita sentitzen zara batzuetan»

Komentario eta begirada matxista asko jasan ditu Laiene Izagirrek (Gaintza, Nafarroa, 2003) buzoa janztea erabaki zuenetik, baina ez da damutzen, oso gustura ari baita mekanikari izateko ikasten.

Zientzian topikoak apurtuz

Zientzian topikoak apurtuz

Zientzia «nesken kontua» ere badela zabaldu nahi dute Emakumeak Zientzian egitasmoaren sustatzaileek, eta ikerlarien inguruan dauden estereotipoak amaiarazi.

Ainara Agerre Lako: «Ez dugu nehor herrian errateko 'maskarada hola egin behar da'»

Ainara Agerre Lako: «Ez dugu nehor herrian errateko 'maskarada hola egin behar da'»

Urtarrilean herriz herri ibiliko da pagolarren maskarada; kauter taldearen buru izanen da Ainara Agerre Lako (Jutsi, Nafarroa Behera, 2001), Kabana Handiaren rolean. Lehen aldiz izanen da emazte bat kargu horretan.

«Euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa» eskatu dute manifestazio jendetsuetan

«Euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa» eskatu dute manifestazio jendetsuetan

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du azaroaren 30eko greba orokorrera, eta gehiengo sindikalaren babesa izan du. Arratsaldean manifestazio handiak egin dituzte hiriburuetan eta eskualdeetan.

Greba orokorra «ezeren amaiera ez» dela gaineratu dute, eta lanean jarraituko dutela hitzeman dute «euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa» lortu arte.

Eskola kiroleko eta kirol federatuko epaileak, eraso eta irainen jomuga

Eskola kiroleko eta kirol federatuko epaileak, eraso eta irainen jomuga

Erasotzaile nagusiak gurasoak dira, baina entrenatzaile eta jokalariek ere jarrera oldarkorrak izan ohi dituzte haiekin. Horren ordez, partidetan espazio hezitzaileak sortzea eskatzen dute epaile eta adituek.

Olatua buka ez dadin

Olatua buka ez dadin

BERRIAko Jone Bastida kazetariak sakon aztertu du ondoko analisian 'Rubiales auziak' agerian jarri duena. Futbolaren sistema bera aldatzea ezinbestekoa dela uste du, eta Euskal Herritik bertatik has daitekeela.

Zenbat Rubiales

Zenbat Rubiales

Espainiako selekzioak Munduko Kopa irabazi ostean Espainiako Futbol Federazioko presidente Luis Rubialesek Jennifer Hermoso jokalariari emandako musuak eta ondorengo gertaerek hautsak harrotu dituzte futbolaren munduan eta handik kanpo. Horren analisia egin du BERRIAko kazetari Olatz Artolak, eta halako zenbat jokabide izaten diren salatu.