Euskalgintza

Euskararen Legea aldatzeko eskaerak Nafarroan

Euskararen Legea aldatzeko eskaerak Nafarroan

Euskaltzaindiak uste du beharrezkoa dela herrialde osoan euskara ofiziala izatea «nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko».

1986ko Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioak hiru eremutan bereizten du Nafarroa: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna. Euskara eremu euskaldunean bakarrik da ofiziala.

Euskaraldiaren aldia

Euskaraldiaren aldia

Euskararen aldeko ariketa kolektibo bat da Euskaraldia, eta herritarrek hizkuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera handitzeko. ‘Hitzez ekiteko garaia’ lelopean, 16 urtetik gorakoek parte hartuko dute, 'ahobizi' eta 'belarriprest' gisa.

Hizkuntzen sustapena

Hizkuntzen sustapena

Irlandan gaelikoaren erabilera sustatzeko pentsatu duten proposamen baten inguruan idatzi du iritzi artikulua Goizalde Landabaso kazetariak. Zehazki, gaelikoz hitz egiten dutenak soilik bilduko lituzkeen auzo bat sortzeko proposamenari buruz. Hainbat zalantza sortu dizkio egitasmoak.

Agurrak, etenak eta nerabeak

Agurrak, etenak eta nerabeak

Nerabeentzako euskarazko kalitatezko eskaintzarik ez dagoela eta, kezka agertu du Leire Narbaiza euskara irakasleak 'Gipuzkoako Hitza'-n argitara emandako iritzi zutabe honetan. Horren ondorioz askok euskara gaitasuna galtzen dutela dio. 

Lorea Agirre eta Begoña Garaikoetxea: «Erru gutxiago behar dugu, eta oxigeno gehiago»

Lorea Agirre eta Begoña Garaikoetxea: «Erru gutxiago behar dugu, eta oxigeno gehiago»

Euskararen patuaz kezka duen orok, hots, mundu justuago baten ikuskera duten guztiek Donostiako mobilizazioa bere egitea nahi dute Agirrek eta Garaikoetxeak. ['Euskara aurrera' leloarekin aurtengo maiatzaren 21ean egin zen Donostiako manifestazioa].

«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»

«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»

Amaitu da 22. Korrika. Eguraldia lagun, milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, eta Karmele Jaio idazleak irakurri du lekukoak barruan zeraman mezua. Denera 2.575 kilometro egin ditu aurtengo Korrikak.

Korrika beharra

Korrika beharra

Korrikaren balioari buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea. Euskaldunoi elkarrekin korri egiteak ematen digun alaitasuna beharrezkoa dela uste du. Eta jada denona denez, jada ez dela inorena. Hots, librea dela, libre doala.

Txillardegi, herriarekin konprometitutako intelektuala

Txillardegi, herriarekin konprometitutako intelektuala

2022ko urtarrilaren 14an bete dira hamar urte Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zela. Idazlea, hizkuntzalaria, pentsalaria, politikaria eta, beste ezeren gainetik, bere herriarekin konprometitutako intelektuala izan zen.

Liburu bat

Liburu bat

Angel Erro idazleak gorazarre egiten die liburutegi publikoei iritzi artikulu honetan. Haren ustez, ekarpen handia egiten diete bai euskalgintzari eta bai norberari; izan ere, liburutegiei esker, eskuz esku dabiltza hainbat eta hainbat liburu. Onak zein txarrak.