Euskal prentsa

Zakilixut berriak, berriek marraztuta

Zakilixut berriak, berriek marraztuta

Hainbat marrazkilarik Zakilixut pertsonaiaren 60 marrazki baino gehiago zabaldu dituzte sarean. Nork bere erara marraztu du BERRIAren azken orriko pertsonaia. Sare sozialen bidez zabaldutako erronka hori, azkenean, Zakilixuten egile Antton Olariagari egindako bat-bateko omenaldi bihurtu da.

Zakilixut 1977. urtean agertu zen lehenbiziko aldiz, Egin egunkarian. 1990. urtean, Euskaldunon Egunkaria-n argitaratzen hasi ziren haren zintak, eta, 2003az geroztik, BERRIA egunkarian kaleratzen dira egunero, azken orrian.

Euskarari eguneroko prentsa eman ziotenekoa

Euskarari eguneroko prentsa eman ziotenekoa

Abenduaren 6an kaleratu zuten Euskaldunon Egunkaria-ren lehen zenbakia, 1990ean. Orduko langile batzuek zailtasunak, ezinak eta nahigabeak kontatu dizkiote BERRIAri, baina baita zeukaten ilusioa ere. Haien esfortzuarekin egin zuen aurrera proiektuak: «Jendea bere bizitzan zuen guztia ematera zihoan».

‘Egunkaria’-ren itxiera, oholtza gainean

‘Egunkaria’-ren itxiera, oholtza gainean

Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran oinarritutako obra bat taularatu du Tanttaka antzerki taldeak: Sisiforen paperak. Harkaitz Canok idatzi du, eta Fernando Bernuesek zuzendu.

Kazetaria eta polizia. Elkarrizketa eta galdeketa. Aldi berean ikusiko da erredakzioan nola ari diren eguneroko lanean eta, bitartean, nola dituzten atzetik epailea eta poliziak.

'Egunkaria auziaren' kronologia labur bat

'Egunkaria auziaren' kronologia labur bat

2003ko otsailaren 20ean itxi zuten indarrez Euskaldunon Egunkaria. Berripaper hura itxi, eta hamar lagun atxilotu zituzten, eta horietako asko torturatu egin zituzten poliziek. Gero, absolbitu egin zituzten guztiak.

Martxelo Otamendi: «Euskal kulturaren begi ninietako bat izan zen 'Euskaldunon Egunkaria'»

Martxelo Otamendi: «Euskal kulturaren begi ninietako bat izan zen 'Euskaldunon Egunkaria'»

Pello Zubiria eta Iñaki Uriaren ostean, Martxelo Otamendi (Tolosa, Gipuzkoa, 1957) izendatu zuten Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendari, 1993ko ekainean. Itxiera arte izan zen zuzendaria, eta BERRIAko zuzendaria da hura sortu zenetik.

Euskarazko egunkariaren alde,«gainezka»

Euskarazko egunkariaren alde,«gainezka»

Euskaldunon Egunkaria-ren bultzatzaileek argi ikusi zuten proiektuak herri mugimendutik sortu behar zuela. Euskal Herrian, oro har, 185 batzorde sortu ziren auzo eta herrietan: guztira, 3.000 boluntario aritu ziren proiektua ezagutarazten eta baliabide ekonomikoak lortzen.