Bertsolaritza

Arbonatik

Arbonatik

Arbonako lurren okupazioaz egin ditu bertsoak Maindi Murua Berrak (Azkain, Lapurdi, 1989). Familiatik zaletasuna jaso, eta Donibane Lohizuneko ikastolako bertso eskolan egin zituen lehen urratsak. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, eta Xilaban gero, 2010., 2012. eta 2020. urteetan. 2011n Hernandorena saria irabazi zuen.

Naizen 'ni' guztiei

Naizen 'ni' guztiei

Josune Aramendi Perez bertsolariak (Markina-Xemein, 1994an) pandemian ohikoa bihurtu zaigun maskarari jarri dizkio bertsoak Bertso Jarriak podcastean. Hain zuzen, kalean maskara janzteko derrigortasuna bertan behera utzi dutelarik, hura ez eramateak sortu dizkion kezkak eta galderak ditu kantagai.

Aramendi 12 urterekin hasi zen bertsotan. Bere lehenengo plazak Bizkaiko Eskolartekoan eta BBK sariketan egin zituen. 2018an parte hartu zuen lehenengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.

Euskal etnografia musikalaren artxibo argitaragabeak denen eskura jarri dituzte

Euskal etnografia musikalaren artxibo argitaragabeak denen eskura jarri dituzte

Les Réveillées: Ethnographies musicales des territoires français et francophones, 1939-1984 proiektua denen eskura jarri berri du Didomenak, Parisko Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolako datu gordailuak.

Orotara, inoiz argitaratu gabeko 40.000 artxibo jarriko dituzte webgune batean. Mari Hirigoien musikologoak testuingurua jarri die, ulertzeko nola bilduak izan ziren Euskal Herriko artxiboak. 

Uxue Alberdi: «Guk bizi izandakoak ez ditugu guk soilik bizi izan»

Uxue Alberdi: «Guk bizi izandakoak ez ditugu guk soilik bizi izan»

Espazio publikoa hartzen duen emakumearen kontrako indarkeria hogeita bi ardatzetan aztertu du Uxue Alberdik (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) Kontrako eztarritik liburuan. Bertsolarien bizipenak abiapuntutzat hartuta, baina sakonago ulertuz. 2020an Literaturako Euskadi saria jaso du, saiakeran.