Arrantza
Xabier Alberdi: «Atzean itsas herri bat dagoelako lortu zuen Elkanok egindakoa»
Elkano itsasoaren semea izan zela dio Xabier Alberdi Lonbidek (Zarautz, 1969), Euskal Itsas Museoko zuzendariak; haren garaiko Euskal Herria ere itsastarra izateagatik lortu zuela munduari bira ematea. Elkanoren bidaiari eta garaiari buruzkoak jaso ditu liburu batean: Nola egin zen posible lehen mundu bira.
Xabier Agote: «Euskaldunak hainbat mendez baliatu ziren balea arrantzaz»
Euskaldunek itsasoari buruz zeukaten jakintza «sekulakoa» zela nabarmendu du Xabier Agote (Donostia, 1964) Albaola Itsas Kultur Faktoriako presidenteak, eta hori transmititzen saiatzen direla Albaolan ere, euskaldunak «aitzindariak» izan baitziren.
Itsasoaren jabe berriak
Hogei urtean erdira murriztu da baxurako flota, errelebo faltagatik. Sarritan, kanpoko ontzi jabeek erosten dituzte barkuak eta horien lizentziak, eta beste portu batzuetara eramaten. Izan ere, arrantza metodo tradizionalak eta enpresa eredu familiarra aldatzen ari dira.