Adimen artifiziala

Mattin Solis: «Komunikazio burujabea sustatzea da gure hautua»
Teks elkarteko kidea da Mattin Solis (Errenteria, Gipuzkoa, 1996), teknologia burujabetza, teknologia librea eta ekonomia soziala sustatzeko elkarteko kidea. Beraien ustez, komunikazio bide libreak erabilita lortzen da komunikazio ona.

Deep Seek: ChatGPT merkeago bat

Adimen artifiziala eta algoritmoa, dena kontrolatzeko

Igor Leturia Azkarate: «Adimen artifizialean ez badago, beste esparru bat galduko du euskarak»

Adimen artifizialak artea egin dezake?
Adimen artifiziala artea egiteko gai ote den galdera du abiapuntu Ikusgelaren bideo pedagogiko honek. Bideo honekin ekin diote ikasturte honetan Erronka Digitalen sortari.

Chat BDB
Jone Uria bertsolariak (Getxo, Bizkaia, 1990) adimen artifiziala darabil BERRIAren Bertso Jarriak podcastean entzun daitezkeen bertsoetan.
Uria matematikan doktore da, eta irakasle ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta finalaurrekoetara iritsi zen. Gerora final guztietan parte hartu du. Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da.

Amaia Arroyo Sagasta: «Teknologiaren erabileran hezi behar ditugu ikasleak»
Adimen artifiziala hezkuntzan nola erabili izan du aztergai Amaia Arroyo (Arrasate, Gipuzkoa, 1983) Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak Inteligencia artificial y educación: construyendo puentes [adimen artifiziala eta hezkuntza: zubiak eraikitzen] liburuan.

EGA egiten ikasten ari da Latxa
Latxa eredu linguistikoak ChatGPTren lehen bertsioa gainditu du EGAren atariko proba egiten, eta Trivialen. Orain helburua da Latxa erabiltzaileekin harremanetan jarduteko prestatzea. Urtebete barru-edo emaitzak espero dituzte.
