Abelzaintza

Otsoa eta abeltzaintza «elkarrekin bizitzea» bermatuko duen plana egin du Jaurlaritzak

Otsoa eta abeltzaintza «elkarrekin bizitzea» bermatuko duen plana egin du Jaurlaritzak

Otsoaren erasoetatik babesteko laguntza profesionala eskainiko diete abeltzainei, eta otsoaren isilpeko ehizari jazarriko zaio.

Azken neurketen arabera, bi otso talde daude Araban eta Bizkaian: bata Arabaren eta Burgosen (Espainia) arteko mugan, bestea Bizkaia mendebaldean.

Joseba Attard: «Euskal Herrian milioi bat ardi daude, eta ilea moztu behar zaie, nahitaez»

Joseba Attard: «Euskal Herrian milioi bat ardi daude, eta ilea moztu behar zaie, nahitaez»

Ofizioa da ardi moztaileena, eta lehiaketa ere bai. Euskal selekzioak ofizialtasuna lortu du. Joseba Attardek (Cheltenham, Ingalaterra, 1979) konbentzitu zuen Mundu Kontseilua: «Nazioen arteko kontua bada, gu ere nazio bat gara».

Metano isuriak: iraupen laburra, eragin handia

Metano isuriak: iraupen laburra, eragin handia

Metanoari buruzko nondik norakoak bildu ditu 'Kinka' podcastaren ale berriak. Zehazki, abeltzaintzaren arloak eta energiaren sektoreak sortzen dituzten isuriak izan ditu hizpide [saioaren seigarren minututik aurrera].

Ondarre ondare

Ondarre ondare

Ordiziako gazta txapelketa irabazi arren, Eneko Goiburu artzain segurarrak ez du bere egunerokorik aldatu: familia, herria, baserria eta lana. Eta aldatzeko asmorik ere ez: «Ekoizpen txikia eta kalitatea: horiek dira gure ezaugarriak».

Hamar urtean hirugarrenez gailendu da Ondarre, eta bost garaikur dituzte guztira Ordizian.

Otsoen itzulera

Otsoen itzulera

Otsoez mintzo da BERRIAren klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko Kinka podcasta; otsoez, espezie babestu gisa duten izendapenaz eta abereei erasotzean sortzen dituzten kalteez, besteak beste.

Jaten dugun ura

Jaten dugun ura

Hego Euskal Herrian erabilgarri dagoen uraren %80 nekazaritzan erabiltzen da, lurrak ureztatzeko; %15 inguru, industrian; eta gainerakoa, etxeko beharretan.

Klima larrialdiaren ondorioz, hainbat ekoizle hasiak dira labore batzuk beste batzuekin ordezkatzen eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzen.

Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola

Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola

310 ikasle igaro dira bertatik, eta erdiak baino gehiagok jarraitzen du artzaintzan. Ofizioa eguneratu, profesionalizatu eta duindu dute, eta sare bat josi, elkar ulertzen eta zaintzen duena.