36ko gerra
Josefina Lamberto hil da
Maravillas Lambertoren ahizpa izateaz gain, Nafarroako oroimen historikoaren alde eginiko lanagatik zen ezaguna. Ekainaren 7an hil zen, 93 urte zituela.
36ko gerratik erregistratu gabeko 42 gorpu topatu dituzte Bilbon
1936ko gerrako hildako 46 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu ditu hobi komun batetik Aranzadi zientzia elkarteak Begoñako hilerrian, Bilbon. Horietatik 42 orain arte desagertutakoenak ziren, erregistratu gabeko hildakoenak. Guztira, hilerri osoan gerran hil ziren 76 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte.
36ko gerran hildako alde bietako herritarren datuak webgune batean bildu dituzte
Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak sarean jarri ditu 36ko gerran hildako 21.000 herritarren datuak: Errepublikanoen aldean hildakoak eta frankisten aldean hildakoak agertzen dira.
Oraindik ez dakite 7.795 biktima non dauden lurperaturik. Hori dela eta, herritarrei dei egin diete daukaten informazio guztia eman dezaten. Zenbait biktimaren senideek datu okerrak topatu dituzte webgunean.
Bilboko Burdin Hesia, arerio bihurtutako babeslekua
1937ko ekainaren 12an hautsi zuten faxistek Burdin Hesia, Bilbo Handia inguratzen zuen defentsa lerroa. Bilbo erortzea lortzeko gakotzat aurkeztu da Alejandro Goikoetxea ingeniari jeltzale desertorea. Baina, ordurako, hegazkin aleman eta italiarrek behatuak zituzten eraikuntza lanak. Eraikitzen hasi zenetik, porrotera kondenatutako azpiegitura zen Burdin Hesia.
«Kazetari zintzoaren» soa
Gernikako bonbardaketa euskal herritarrei egozten tematu zen Franco, baina George Steer kazetariak ez zuen dudarik izan: munduari kontatu zion Alemaniako Kondor Legioaren lana izan zela.
1937ko apirilaren 26eko bonbardaketa hura mugarria izan zen Bigarren Mundu Gerraren atarian.