Podcastak
Martxoaren 8 (berri) batean
'Berria FM' podcast feministaren ziklo berria 2023ko martxoaren 8arekin hasi zen, eta, ezinbestean, Emakumeen Nazioarteko Eguna hartu zuten hizpide: izan duen bideaz, haren dimentsioaz eta egunari lotutako erronkez aritu ziren. Baita zaintzaz ere, eta urtero egun honen bueltan izaten den zuriketa moreaz.
Tibalt Alberdi: «Gehienbat Twitchen nabil»
Badok euskal musikaren atariaren 'Dunbala' podcastean, Tibalt Alberdi elkarrizketatu dute. Gitarra euskaraz eduki sortzailea da Twitchen eta Youtuben, eta bere proiektuaren berri eman du. Urteko lanik gogokoenen zerrenden harira, iazko zenbait kanta ere izan dituzte hizpide podcastean.
Bioaniztasuna babesteko bide orriez, Unai Pascualekin
BERRIAren klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcast saioaren zazpigarren atalak abenduan Montrealen (Quebec) egin zen COP15 biltzarra hartu du hizpide. Bioaniztasuna babesteko han adosturiko akordioen garrantzia azaltzeko, Unai Pascual Klima Aldaketarako Euskal Zentroko (BC3) eta Ikerbasqueko ikerlaria gonbidatu dute.
Haizea entzuten jakin
New Yorkeko gazteen artean modan jarri den jokaera bati buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea, sakelako adimendunik ez edukitzeko modari buruz. Pantailen menpekotasunari izkin egiteko beharra sentitzen omen dute gazteek, eta harreman errealagoak edukitzeko nahia.
Belarri musikatuak
Jexux Mari Irazu Muñoak (Larraul, Gipuzkoa, 1972) entzumenari eskainitako bertsoak dira ondokoak. Azken bertsoetan kantatzen duenez, «horra bertsotan akufenoen udako bertsio light-a…».
Irazuk 25 urtetik gora daramatza plazan, eta mila saiotik gora egina da. Bertsolari Txapelketa Nagusian bitan izan da finalista, eta 1997an laugarren gelditu zen. Gipuzkoako Txapelketan, lau aldiz izan da finalista, eta bitan txapeldunordea.
Korrika beharra
Korrikaren balioari buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea. Euskaldunoi elkarrekin korri egiteak ematen digun alaitasuna beharrezkoa dela uste du. Eta jada denona denez, jada ez dela inorena. Hots, librea dela, libre doala.
Eta gerrak emakume aurpegia balu?
Gerrari eta gatazka politikoari begira jarri dira BERRIA FM podcast feministan Amagoia Mujika Tolaretxipi, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Ane Irazabal kazetariak. Hirurek gertutik erreparatu diete azken egunotan Ukrainan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan jazo direnei.
Erdu Durangora
Itxi ditu ateak 56. Durangoko Azokak. Iazko etenaldiaren ondotik, azoka presentziala egitea lortu dute aurten. Kirmen Uribe idazleak azokako zenbait ekitalditan hartu du parte. Azokan ez ezik euskal kulturan ere murgiltzeko eta hura babesteko deia egin zuen 'New Yorkeko munduak' bere podcastean.
Patruila neonaziak
Polonia eta Bielorrusiako mugan Europako Batasunera sartzeko zain dauden migratzaileen egoera hartu du hizpide Ane Irazabal kazetariak Zaitun podcastean: zehazki, Poloniatik barrena Alemaniara sartu nahi duten migratzaileena. Izan ere, talde neonaziak antolatzen hasi dira migratzaileen kontra.