Podcastak
Ekuadorreko egoera katramilatua
Joan den azaroan, Ekuadorren, Daniel Noboak hartu zuen Lasso presidentearen segida, bozen %52 eskuraturik. Harrezkero, liskar larriak izan dira herrialdean, eta ezegonkortasun handia sortu da. Gaian sakondu du Urubia podcastaren azken atalak.
Ur azpiko autobidearen ekimen handinahia
Bilboko itsasadarraren bi aldeak lotuko dituen ur azpiko autobideaz mintzo da 'Kinka' podcasta. Subflubiala Ez plataformako Hodei Rodriguez kideak azaldu ditu proiektuaren giltzarri nagusiak, eta eragingo dituen kalteak zerrendatu ditu [seigarren minututik aurrera].
Patrikako deabrua
Robert Louis Stevenson idazlearen Botilako deabrua ipuinaren istorioa gogorarazi dio Kirmen Uribe idazleari sakelako telefonoen egungo erabilerak. Idazlearen iritziz, ia denek daramate deabrua patrikan sartuta.
Iritzi berekoa izan ei da New Yorkeko alkate Eric Adams; izan ere, gazteen buru osasunari kalte egiten dietelakoan, salaketa jarri die sare sozialen bost konpainia handiri.
Zergatik da pixa horia?
Orain arte, misterio bat zen pixaren kolorea zerk eragiten duen. AEBetako ikertzaile talde baten arabera, ‘bilirubina reduktasa’ entziman dago kolore horiaren jatorria.
Javier Milei, errezeta neoliberalen itzulera Argentinara
Argentinako hauteskundeen ondoko egoera du hizpide 'Berriketan' saioaren podcast honek. Javier Milei presidente berria nor den eta herrialdeko egoera zein den aztertzeko, Marcos Tedin eta Irune Lasa BERRIA egunkariko kazetariekin mintzatu dira.
Argentinako hiru gazteren sentipenak ere bildu dituzte.
Metano isuriak: iraupen laburra, eragin handia
Metanoari buruzko nondik norakoak bildu ditu 'Kinka' podcastaren ale berriak. Zehazki, abeltzaintzaren arloak eta energiaren sektoreak sortzen dituzten isuriak izan ditu hizpide [saioaren seigarren minututik aurrera].
Negarra zugan ihintza bezala Guggenheim eta Urdaibai
Aitor Etxebarriazarraga bertsolari bizkaitarrak Bilboko Guggenheim museoa Urdaibaira hedatzeko proiektuari buruz egin ditu bertsoak.
Gernika-Lumon jaio zen Etxebarriazarraga, 1993an. Fisikaria da, eta irakasle aritzen da Lilibertso bertso eskolan. 2018an parte hartu zuen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta, 2021ean, finalista izan zen. 2022ko txapelketa nagusian, finalaurrekoetara iritsi zen.
Otsoen itzulera
Otsoez mintzo da BERRIAren klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko Kinka podcasta; otsoez, espezie babestu gisa duten izendapenaz eta abereei erasotzean sortzen dituzten kalteez, besteak beste.
Piccaso erasotzailea Picasso jenioak estalia
Mende erdi bete da Pablo Picasso margolari kubista hil zenetik. Haren omenezko dozenaka ekinbide antolatu dira, eta Berria FM-k ere egin du berea; begirada feministatik. Izan ere, gauza jakina da Picasso erasotzaile matxista bat izan zela.
Bereizi ote daitezke pertsona eta artista? Zer egin behar da haren obrarekin? Galdera horiei erantzuten laguntzeko, Haizea Barcenilla arte komisarioaren laguntza izan dute [saioaren 12. minututik aurrera].