Kronikak

Ukrainarrak, poloniarren babesean

Ukrainarrak, poloniarren babesean

Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIAko berriemaile berezia Ukraina eta Polonia arteko mugan izan da, Dorohusken, gerratik ihesi datozenen testigantzak biltzen.

UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera, «mende honetako errefuxiatu krisirik handiena» da. Dagoeneko milioi bat ukrainarrek utzi dute herrialdea; egun bakar batean [martxoaren 2an] 200.000 lagun irten ziren Ukrainatik.

Urtebete Marten

Urtebete Marten

NASAren 'Perseverance' rover ibilgailuak urtea bete du Marten. EHU misioan parte hartzen ari da: Marteko harriak, geruzak eta hautsa ikertzen ditu, haren osagai kimikoak zein diren jakiteko. Harri bolkanikoak aurkitu dituzte oraingoz. Marten bizitza arrastoak aurkitzea da misioaren helburu nagusia.

Susmopean, ijito izateagatik

Susmopean, ijito izateagatik

Supermerkatu eta merkataritza guneetan andre ijitoek jasaten duten arrazakeria azaleratzeko, 'testing' bat egin zuten Bizkaian 2021ean: denden %80tan izan ziren jarrera kriminalizatzaileak.

Olinpiar Joko biribilak euskal kirolarientzat

Olinpiar Joko biribilak euskal kirolarientzat

BERRIAko berriemaile berezi Ainara Arratibelek eta Jakes Goikoetxeak balorazioa egin dute udan Tokion jokatu diren Olinpiar Jokoen inguruan, Tokiotik bertatik, jokoetako azken egunean. Euskal kirolarien parte hartze handia nabarmendu dute, baita Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi izana ere. 

Dantzan, gorputzak askatzeko

Dantzan, gorputzak askatzeko

Vogue-a dantza baino gehiago da: aldarrikapena, izateko manera, gorputza astintzea eta familia bat. Iruñean dago Euskal Herriko etxe bakarra, Anouar Merabetek zuzendua. Trans arrazializatu batzuek sortu zuten, eta ikusarazteko lanean ari dira. 

Legez kanpo itzularazten dituzte migratzaileak Europaren atarian

Legez kanpo itzularazten dituzte migratzaileak Europaren atarian

Europara heltzeko bidean, 3.000 migratzaile daude harrapatuta Bosnia eta Kroazia arteko eremuan. Hortik, bidaia arriskutsu bat egiten dute Italiara heltzeko. Baina Kroaziako Poliziak, atzeman, eta legez kanpo itzularazten ditu; askotan, indarkeria erabiliz. BERRIAk haien lekukotasunak bildu ditu, tokian bertan. 

Auschwitz, 31.696. argazkia

Auschwitz, 31.696. argazkia

Higinia Luz Goñi Aiestaran borrokalari komunistaren arrastoari segika, Auschwitzera joan zen Alberto Barandiaran kazetaria 2008ko udan. Postkronikak liburuan idatzi zuen bidaia haren kronika.

Kazetariak kronika hura ekarri zuen berriro gogora 2012ko urrian, Auschwitzeko kontzentrazio esparrura iristen zirenei argazkiak atera zizkien Wilhem Brasse argazkilaria hil zenean.