Kronikak
Orereta ikastolako ikasleak, kazetari
'Egunkaria'-ren itxiera, BERRIAren sorrera eta herri mugimenduak landu dituzte Errenteriako Orereta ikastolan, Kilometroetako ekintzen barruan. Zortzi orriko egunkari bat osatu dute: 'Egun oro'.
Munduaren amaierako izotzetarako bidaia
Darwin mendikatean, Suaren Lurraldean (Txile hegoaldean), hilabetez aritu da 'Into the Ice' (Izotzerantz) euskal espedizioa. Lehenengoa izan da Amerikako hego muturrean dagoen izotz eremuan ikerketa zientifiko zabala egiten. Gainera, aurrez inork zapaldu gabeko bi gailurretara igotzea lortu dute.
«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»
Amaitu da 22. Korrika. Eguraldia lagun, milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, eta Karmele Jaio idazleak irakurri du lekukoak barruan zeraman mezua. Denera 2.575 kilometro egin ditu aurtengo Korrikak.
Ahalduntze ariketa indigena bat
Hamabi komunitate linguistikotako ordezkariak Euskal Herrian izan dira egunotan. Esperientziak, kezkak eta gogoetak partekatu dituzte, eta euren hizkuntzak biziz berritzeko tresna egokiez jabetu dira.
Emakumeak Kongon: bortxaren bortxaz lekualdatuak
Emakumeen aurkako indarkeria sexuala barne migrazioaren kausa eta ondorio da Kongoko Errepublika Demokratikoan. Mineralen ustiaketarekin loturiko talde militarrek gudu zelai bilakatu dute emakumeen gorputza, eta haien aurkako bortizkeria gizarteko gainerako arloetara hedatu da. BERRIA bertan izan da.
Euskal Herrian dira elkartasun karabanak ekarritako 26 ukrainarrak
Euskal Herrian dira 26 ukrainar iheslari —hemeretzi heldu eta zazpi haur—. Getxoko Ereaga hondartzan (Bizkaia) elkartu dira hartuko dituzten familiekin, edo Euskal Herrian lehendik dituzten senideekin. Euskal Herritik hara joandako lau furgonetetan egin dute bidaia, bi egunetan.
XXI. mendeko sorginkeria
Kongoko Errepublika Demokratikoko Hego Kivu eskualdeko 28 emakume hil zituzten iaz sorgin izateaz akusatuta. BERRIAko kazetari Maddi Ane Txoperena Iribarrenek han bertan jaso ditu hainbat testigantza.
Ukrainarrak, poloniarren babesean
Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIAko berriemaile berezia Ukraina eta Polonia arteko mugan izan da, Dorohusken, gerratik ihesi datozenen testigantzak biltzen.
UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera, «mende honetako errefuxiatu krisirik handiena» da. Dagoeneko milioi bat ukrainarrek utzi dute herrialdea; egun bakar batean [martxoaren 2an] 200.000 lagun irten ziren Ukrainatik.
Urtebete Marten
NASAren 'Perseverance' rover ibilgailuak urtea bete du Marten. EHU misioan parte hartzen ari da: Marteko harriak, geruzak eta hautsa ikertzen ditu, haren osagai kimikoak zein diren jakiteko. Harri bolkanikoak aurkitu dituzte oraingoz. Marten bizitza arrastoak aurkitzea da misioaren helburu nagusia.