Iritziak

Liburu bat

Liburu bat

Angel Erro idazleak gorazarre egiten die liburutegi publikoei iritzi artikulu honetan. Haren ustez, ekarpen handia egiten diete bai euskalgintzari eta bai norberari; izan ere, liburutegiei esker, eskuz esku dabiltza hainbat eta hainbat liburu. Onak zein txarrak. 

Matxismoa

Matxismoa

Onintza Enbeita bertsolari eta kazetaria azaroaren 25ari begira jarri da iritzi artikulu honetan: Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunari begira, hain zuzen ere. Salatzen du gizarte eredu gehienetan dagoela matxismoa. 

Bidea da borroka bakarra

Bidea da borroka bakarra

Filosofia irakasle eta Jakinmin haur filosofiako elkartearen lehendakari Imanol Alvarezek hainbat gogoeta idatzi ditu iritzi artikulu honetan Espainiako hezkuntza lege berriari buruz. Batik bat, filosofia ikasgaiak izango duen presentziaz ari da, eta haren balioa azpimarratu du.

Mozkorra

Mozkorra

Pandemia egoerako neurri murriztaileen ingurumarian, hainbat liskar sortu dira kaleko gau giroan. Andoni Egaña bertsolariak iritzi artikulu honetan kritikatzen duena, ordea, liskar horiek izendatzeko modua da; euskarazko esamoldeak nola eta zertarako erabiltzen diren. 

Biolentzia

Biolentzia

Jule Goikoetxea EHUko irakasleak argudiatu du biolentzia bortxa fisiko zuzenera murrizteak ezeztatu egiten duela «humanitatea giza talde semiotiko gisa». Horrela, indarkeriaren adibide ugari lotu ditu, hainbat esparrutakoak, indarkeriaren esanahia osorik hartzeko aintzat, eta kontuan izateko horren ondorioz eragiten diren egoerak.

Zu zatzaizkit axola

Zu zatzaizkit axola

Iruñeko Udalak 2021eko sanferminak bertan behera geldituko direla iragartzeko egindako bideoan darabilen euskararen harira, aditz forma horien erabilera defendatu du Blanca Urgell irakasle eta filologoak. Urgellen iritzi artikuluaren goiburuan bezala, Zu zatzaizkit axola leloa darabilte bideoan, adierazi nahian herritarren osasuna garrantzitsuagoa dela jaiak baino.

Umiltasuna

Umiltasuna

Futbolari profesionalek kobratzen duten soldatarekin museo bat baino gehiagoren urteko jarduna finantzatu daitekeela-eta, zenbait gogoeta egin ditu Haizea Barcenilla arte historialari eta EHUko irakasleak iritzi artikulu honetan. 

Bikoteak

Bikoteak

Politika, kultura eta kirol munduko izen ezagun batzuen zerrenda dakar Andoni Egaña bertsolariak ondoko testuan, Euskal Herrikoak zein mundu osokoak. Binaka jarri ditu izenak, bikoteak osatzen. Hain justu, adin bera dutenen arteko bikoteak egin dituela zehazten du; ordea, bikote horietako bat ez da adinkidea. Zein ote da?

Amona bat adoptatu

Amona bat adoptatu

Zaharren eta gazteen arteko harremanaren balioaz ari da artikulu honetan Jose Mari Pastor kazetari eta EHUko irakaslea. Gogoeta egin du nola hobetu daitezkeen pandemiaren ondorioz agerian geratu diren egoerak; besteak beste, bakardadea.