Iritziak

Aurreiritziak

Aurreiritziak

Ceutatik Euskal Herrira etorri eta berehala, euskara ikasten hasi zen Rafa Furnier. BERRIAra bidalitako gutun honetan, salatu du curriculumean euskararen B2 maila baduela zehaztu zuela, baina hala ere gaztelaniaz egin ziotela lan elkarrizketa batean.

Mehatxurik ez?

Mehatxurik ez?

Jone Bastida kazetariak txalotu egiten du epaileak eman duen ebazpena Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiaren aurka. Izan ere, Jennifer Hermoso futbolariari sexu erasoa egiteagatik errudun jo du Rubiales. Hala ere, atzerapausoa iruditzen zaio jokalariak jasan zuen jazarpena zigortu ez izana.

Eleaniztasunaren izenean

Eleaniztasunaren izenean

Nafarroako PAI programako D ereduko ikastetxeek ordubete gehiago eman beharko dute ingelesez. Ezarri berri duten neurri hori kritikatu du Ion Orzaiz kazetariak bere analisian. Uste du erabaki horrek asko trabatuko duela euskarazko murgiltzea.
Ikastetxe off baten aldeko ekinaldia abian da

Ikastetxe off baten aldeko ekinaldia abian da

Heziketa digitalean aditu Julen Linazasorok ikastetxe off baten aldeko ekinaldiaz idatzi du iritzi artikulu honetan. Mugimendu horren helburua da irakaskuntzan gailu digitalen erabilera mugatzea eta atzeratzea.

Alaba ala semea?

Alaba ala semea?

Jarrera eta indarkeria matxistei buruz prentsan argitaratu zen guraso baten gutunaren harira idatzi du bere iritzi zutabea Jose Mari Pastor kazetari eta irakasleak. Erasoak sahiesteko emakume gazteei ematen zaizkien «erruaren itzala darien aholkuak» bainoago, erantzukizuna gizonezkoena dela gogorarazteko gomendioak hobesten dituzte biek ala biek.

Datorrenari

Datorrenari

Urtea aldatu arren hainbat errealitatek bere horretan edo okerrago jarraitzen dutela dio bere iritzi zutabean Maider Galardi kazetari eta ikerlariak. Hala ere, urte berriekin batera proiektu berriak ere sortu ohi direla esan du, nork bere buruari ezartzen dizkion presio berriekin batera.
Nola esan

Nola esan

«Maite-gorrotoaren gainetik», euskarak bizitzeko balio duelako mezua ikasleei nola helarazi. Horixe du hizpide Lizar Begoña idazle eta irakasleak. Kalean euskararen presentzia oso eskasa delarik, oso zaila iruditzen zaio ikasgelatan euskararen inguruko interesa piztea. Uste du enpatiaz egin behar dela, eta bazterreko izatearen errealitatea aintzat hartuta.

Gizonkeria

Gizonkeria

Onintza Enbeita bertsolariak eskertu egiten dio Aner Peritz bertsolariari «den moduan azaltzeko duen ausardia». Izan ere, sare sozialetan hainbatek jarri dute auzitan haren janzkera zein jarrera. Eta, hain justu, halako jokaeren kontra kantatu zuen Peritzek [ikus bideoa albistearen amaieran].

Musuen jatorria

Musuen jatorria

Nerea Osinalde EHUko Biokimika Saileko irakasleak, bere iritzi zutabean, kontatzen du zergatik hasi ginen musuak ematen. Musuak afektuarekin eta maitasunarekin erlazionatzen ditugula dio, baina, dioenez, hori ez da gertatzen munduko kultura askotan.