Infografiak
Non daude errefuxiatu ukrainarrak?
Polonia da Errusiaren inbasioaz geroztik errefuxiatu ukrainar gehien hartu duen Europako Batasuneko herrialdea: 1,6 milioi ia. Gobernua hasia da aterpetxe publikoetan jarraitzen dutenei partzialki kobratzen, horiek enplegu bat onartzera akuilatzeko.
75 urte Israel eratu zutela
Maiatzaren 14an 75 urte bete dira mugimendu sionistak Israel fundatu zuenetik. Palestinarrek ondo gogoan dute egun hura: biharamunean Nakba hasi baitzen (hondamendia arabieraz).
Estatu juduaren sorrerak Palestinako arabiarrak
kanporatzea ekarri zuen. 700.000 lagunek baino gehiagok egin zuten ihes
etxetik. Gaur egun, bederatzi milioi errefuxiatu palestinar bizi dira etxera itzultzeko eskubidea zapalduta.
Datuek frogatzen dute zonifikazioak galgatu duela euskararen garapena Nafarroan
Euskaldunen kopurua gutxi handitu da 2011tik, euskararen ezagutzari buruz Nafarroako
Estatistika Institutuak egin duen ikerketa berri baten arabera. Ondorioztatu dute jaioterriak baldintzatzen duela errealitate
linguistikoa. Izan ere, muga administratiboek mugatuta dago euskararen egoera.
Enpresa kutsatzaileen poluzioak gora egin du berriro ere
Europako PRTR enpresa kutsatzaileen erregistroan argitaratutako datuen arabera, Euskal Herriko enpresek gutxiago kutsatu zuten 2020an, baina atzera ere, 2021ean, handitu egin da haien poluzioa.
Errekuntza eta energia instalazioen jarduerak kutsatzen du gehien; haiek sortzen dituzte erregistroak bildutako isurketa guztien erdiak. Sektore horretan daude zentral termikoak, findegiak eta zementu fabrikak.
Sudango gatazkaren gakoak
Armadaren eta paramilitarren arteko borrokak piztu dira Sudanen. Paramilitarrek esan dute borrokan jarraituko dutela armadak amore eman arte; armadak, berriz, egoera «kontrolpean» dutela adierazi du.
Boterea eskuratzeko lehia dago Sudango armadaren eta paramilitarren arteko borroken atzean. Baina zergatik piztu da orain duela gutxi arte aliantza sendoa zirudiena? Hemen gako batzuk.
Euskaldunen proportzioa apaldu eta apaldu ari da Ipar Euskal Herrian
VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 51.500 euskaldun dira, hau da, herritarren %20,1. Egoera kezkagarria dela aitortu du Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak, eta erran du hizkuntza politika «indartsuago» bat beharko litzatekeela.
Euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude egun. 1991tik, 16 eta 24 urtekoen artean %25etik %75era igo da euskaldun kopurua. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute egun euskara erdara bezainbeste edo gehiago. Eremu euskaldunetan behera egin du erabilerak.
Txinarekiko menpekotasuna arindu nahi du Europak
Europak, 27 lehengai kritikoetatik hamalautan, %100eko menpekotasuna du, eta lur arraroen %98 Txinatik datoz. Lur arraroen multzoko mineralak ekonomia berdearen eta komunikazio teknologia berrien garapenaren lehengai nagusiak dira.
Euskararen ezagutzak goranzko bilakaerari eutsi dio Nafarroan
Nafarren laurdenek dute euskararen ezagueraren bat, eta %12k erabiltzen dute euskara egunerokoan. Euskara sustatzearen aldeko jarrerak, ordea, behera egin du. VII. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak dira.