Infografiak
Euskal enpresek asko kutsatzen dute oraindik ere
Koronabirusak eragindako 2020ko etenaldiaren aurretik, 2019an, industriak eta energia ekoizle handiek kutsadura handia sortu zuten, PRTR erregistroaren arabera.
Kutsatzaileen buru Petronor petrolio findegia ageri da, baina gas bidezko ziklo konbinatuko zentralek eragindako poluzioa ere nabarmentzekoa da.
Basoak, larre eta landa lurrak baino gehiago
Orain dela 110 urteko Euskal Herrian, belardiek azaleraren %42,2 hartzen zuten, eta basoek, %35,8. 2010ean, azalera guztiaren ia erdia ziren basoak (%44,3), eta larre gutxiago zeuden (%32,9). Beherakada dezentez nabariagoa izan da isurialde mediterraneoan.
Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia
Eusko Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenetan, ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela geotestilaren euste ahalmena Zaldibarko zabortegian, 2020ko otsailaren 6an amildu zenean.
Pinua kendu, eukaliptoa jarri
Xingola marroiaren gaitza agertu zenetik, milaka hektarea pinu bota dituzte Hego Euskal Herrian: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ia 10.000 hektarea. Bizkaian eta Araban, lur jabeek eukaliptoz bete dute hutsik gelditu den eremu horren erdia inguru. Gipuzkoan eta Nafarroan, berriz, beste espezie batzuk lehenetsi dituzte. Ipar Euskal Herrian, ez zegoen insignis pinurik.
Jatorrizko basoak pixkanaka hedatzen ari diren arren, adierazgarria da eukalipto landaketak zein bizkor zabaltzen ari diren, eta erakundeak hasiak dira gogoeta egiten.
Bat-bateko geldialdi ekonomikoak hainbat ondorio kaltegarri eragin ditu
Pandemia deklaratu zutenean, 2020ko martxoan, krisi bat hasi zen Euskal Herrian eta munduko herrialde gehienetan, jarduera ekonomikoa geratzeko erabaki politiko kontzientearen ondorioz. Oraindik amaitu ez den beste krisi ekonomiko bat ekarriko du horrek hainbat urtez, eta, okerragoa dena, ondorio kaltegarriak jasanaraziko.
Behiek sortzen duten metanoa nola gutxitu ikertzen ari dira
Esne behiek sortzen eta isurtzen duten metanoa gutxitzeko ikerketa batean, ondorioztatu dute behien metano isuriak %20 gutxitu daitezkeela bai hautaketa genetikoaren bidez, bai elikaduran liho irina erabilita.
Behiek digestio prozesuan sortzen dute metanoa, eta gorputzetik kanporatzen dute gero. Horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu ingurumenean, berotegi efektua areagotuz.
Hidrogenoarentzako gasbide bat eraiki nahi dute Bilboko portutik Zorrotzaurreraino
Asmoa da urtean 20.000 tona hidrogeno ekoiztea, eta karbono dioxido isuriak milioi eta erdi tona murriztea urtero. Horri bide emateko eraiki nahi dute gasbidea Bilboko portutik Zorrotzaurreraino, ibaiaren azpitik.
Gobernuz kanpoko erakunde batzuen iritziz, ordea, gasbide jabeen iraupen estrategia besterik ez dira hidrogenoari eman nahi dizkioten erabileretako batzuk.
NASAren ‘Perseverance’ ibilgailuak Marten lur hartu du
Marteko esploratzailea iritsi da helmugara, operazio korapilatsu bat egin eta gero. Haren helburu nagusiak iraganeko bizitza arrastoak bilatzea, Planeta Gorria hobeto ezagutzea eta etorkizunean hara gizakiak bidali ahal izateko esperimentuak egitea dira.
Poliziaren foam jaurtigaiek zauri larriak eragiten dituzte
Ertzaintzak eta Foruzaingoak baztertu egin dituzte gomazko pilotak, eta urteak dira foam jaurtigaiak erabiltzen hasi zirela, baina horrek ez du amatatu poliziek erabiltzen duten materialari buruzko kezka; materiala ez ezik, material hori erabiltzeko irizpideak eta jardunbideak ere auzitan daude.