Infografiak

Glaziarren galera, bizkortzen ari den kalte atzeraezina
Munduko eskualde glaziar guztien izotz masa apaldu egin zen 2023an. Glaziarrena ez ezik, munduko elur eta permafrostDenbora luzean izozturik egon den lurzorua. bolumena ere txikitzen ari da.
Hain zuzen, glaziarren galera izan du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka saioak. Ibai Rico EHUko glaziologo eta geografoak azaldu ditu fenomenoaren gako eta inpaktu nagusiak [7. minututik aurrera].
-cabecera.jpg)
Pasaiako portutik dator notizia
Itsas portuetan funtzionatzeko modu jakin bat izaten dute, eta bete beharreko hamaika arau. Atoiontziak, itsasargiak, eta ababorra eta istriborra erabiltzen dituzte erreferentzia gisa, besteak beste.
20 portu baino gehiago daude Euskal Herrian, hiru motatakoak: arrantza portuak, kirol kaiak eta merkataritza portuak.

Itsasoaren azpian geratzeko arriskua
Klima krisiak itsas mailaren igoera azkartu du, eta Ozeano Pazifikoko uharte txikiak arriskuan jarri ditu. Bi segundoan behin klima hondamendiek lekualdaketa bat eragiten dute. Tuvalu da arrisku gehien duten irletako bat, eta gaur egun, mareak gora egiten duenean, herrialdearen %40 ur azpian gelditzen da.

Arma inportazioek gora egin dute Europan
Arma inportazioak %155 egin du gora azken bost urteetan Europan. Ukraina da munduan arma astun gehien inportatzen duen herrialdea. AEBak dira, berriz, arma gehien esportatzen dutenak; Frantzia da bigarrena.

Trumpek papergabeen deportazio masiboak agindu ditu AEBetan
ICE Immigrazioaren eta Aduanaren Polizia Indarrak sarekadak egiten ari dira papergabeak atxilotzeko. 2022ko datu ofizialen arabera, 11 milioi papergabe daude AEBetan, eta %77k bost urte baino gehiago daramatzate han. Haietako batzuekin hitz egin du BERRIAk.
-cabecera.jpg)
127 emakume eta 12 ume hil ditu indarkeria matxistak 2003tik
BERRIAren 'Zaurien mapa' webgunean daude ikusgai daude 2003. urtetik gaur egunera arte Euskal Herrian izandako hilketa matxisten datuak eta hilketa horiei buruzko jakingarriak.

Lehen aldiz Europako Batasunean, argindar gehiago sortu da eguzkiarekin ikatzarekin baino

Euskal Herriaren azken hogei urteei argazki estatistiko bat atera die Gaindegiak
