Erreportajeak

Sexu indarkeriaren biktima diren hamar adingabetatik zortzi neskak dira

Sexu indarkeriaren biktima diren hamar adingabetatik zortzi neskak dira

Save the Children erakundeak umeen kontrako sexu erasoei buruzko sententziak aztertu ditu. Prozesu judiziala luzatu egin dela ondorioztatu du; EAEn, adibidez, bi eta hiru urte bitarte irauten du.

Biktimaren profila nahiko zehatza da: neska eta 10-14 urte bitartekoa. Erasotzaileei dagokionez, %80 inguru ezagunak izan ohi dira umearentzat.

Palestinako gatazkaren gakoak

Palestinako gatazkaren gakoak

Israel estatu gisa eratzearekin batera hasi zen palestinarren Nakba (hondamendia arabieraz). BERRIAk lau bideo laburretan jaso ditu gatazka ulertzeko gako nagusiak: Lehen Mundu Gerra ostean hasita Palestinan jazo diren gertaera nagusien kronologia; Israel non dagoen eta noiztik; Gazako zerrenda zer den; eta Hamas erakunde politiko-militarrari buruzko argibideak.

Litiozko baterien «ezohiko» arriskua su hartzeko: argibideak eta gomendioak

Litiozko baterien «ezohiko» arriskua su hartzeko: argibideak eta gomendioak

Eskuko telefonoa kargatzen zuen bitartean sute bat piztu izanaren ondorioz hil zen gazte bat Beran. Bateriek badute deflagrazio arriskua, telefonoetakoek eta bestelako gailuetakoek. Hala ere, ezohiko arazoa dira.

Gabriel Aresti: poesia mailutzat

Gabriel Aresti: poesia mailutzat

Gabriel Aresti XX. mendeko euskal idazlerik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Poesia mailu batekin konparatzen zuen idazleak, euskaldunen kontzientzia lokartua kolpatu eta iratzarri nahi zuelako. Harri eta Herri da bere liburu ezagunenetakoa.

Digitalizazioa hezkuntzan: nola eta zertarako

Digitalizazioa hezkuntzan: nola eta zertarako

Ordenagailuak eta arbel digitalak Euskal Herriko eskolen parte bihurtu dira, baina hezkuntzaren digitalizazioa kezka ere pizten ari da azkenaldian.

Adituek iritzia eman dute, eta hauxe ondorioa: ezer ez da zuri edo beltz, eta erabaki guztiak hausnartuta hartu behar dira. Besteak beste: zenbateko tokia izan behar du teknologiak ikastetxeetan?, zer ekarpen egiten du?, ba al dago arriskurik?

Espezie inbaditzaileen sustrai arrotzak, errotuegi

Espezie inbaditzaileen sustrai arrotzak, errotuegi

Galdu diren izakien %60 espezie inbaditzaileen ondorioz galdu dira. Ikertzaileen arabera, espezie horien hedapena «lehenbailehen» geldiarazi behar da, biodibertsitatea babesteko eta klima krisiari aurre egiteko.

Espainia desegiten ari zen garaia

Espainia desegiten ari zen garaia

Duela ehun urte, Espainiako armadak estatu kolpea eman zuen eta diktadura ezarri zuen, Primo de Riveraren gidaritzapean, Espainia «hondamendira» zihoala iritzita.

Besteak beste, «separatismoaren mehatxuari» aurre egin nahi izan zioten, eta euskara galarazi zuten alor ofizialetan.

Tolkien, unibertso mugaezin baten asmatzailea

Tolkien, unibertso mugaezin baten asmatzailea

Errealitatetik ihesi, fantasian hartu zuen babes J.R.R. Tolkien idazleak. Ez ziren asko izan haren lan literarioak, baina eragin eta arrakasta handia izan dute guztiek. 'Eraztunen Jauna' liburuaren egilea da, besteak beste. Hil zela 50 urte bete dira irailaren 2an.

Prentsa askatasuna arriskuan Europako Batasunean

Prentsa askatasuna arriskuan Europako Batasunean

Hedabideen askatasunari buruzko Europako lege berriaren azken bertsioa indarrean sartzen bada, EBko estatuek malgutasun handiagoz erabili ahalko dituzte kazetarien aurkako espioitza programak, «segurtasun nazionaleko» arrazoiak direla medio. Prentsa askatasunaren kalterako izango lirateke neurri horiek.