Erreportajeak
Jaiotza gutxiago urterik urte
Jaiotza tasaren jaitsiera nabari da Euskal Herri osoan: bi puntu egin du behera 2015etik 2020ra. Urteko jaiotzen eta heriotzen arteko defizita ere handitzen ari da herrialde guztietan. Zio ekonomikoak, sozialak eta demografikoak daude horren atzean.
Ehun egun gerran
Errusiak Ukraina inbaditu zuen egunean, ematen zuen Kievera eta Ukraina osora arazorik gabe eta denbora gutxian iritsiko zirela Errusiako tropak, baina ez da hala izan. Ehun egun joan dira otsailaren 24az geroztik, gerra luzatu egin da, eta ez du azkar bukatzeko itxurarik. Negoziazio bideak itota daude, gainera.
Pinporten atzeko ezkutuko lana
Milagarren zenbakia argitaratu du maiatzaren 28an 'Mantangorri'-k, BERRIAren haurrentzako gehigarriak, eta festa batekin ospatu dute, Txillida Lekun.
Bertako langile izandakoek eta gaur egun bertan dabiltzanek, atzera begira jarrita, maitasunez hitz egiten dute egunkariko «kuttunaz».
Kriptodiruak: birtualak ez diren galerak
Bitcoinen eta beste diru digitalen balioa amildu egin da, eta 'luna' izenekoa, berriz, desagertu. Inbertitzaileak arrisku handiko aktiboetatik alde egiten ari dira. El Salvador arriskuan jarri du erorialdiak, bitcoinen aldeko apustua egin baitu.
Artikoko harreman politikoak, izoztuta
Ukrainako gerrak arriskuan jarri du ipar polotik gertuen dauden estatuen arteko elkarlana; Errusia ez beste Atlantikoko Kontseiluko gainerako kideek erakundearen jarduna eten zuten oldarraldi militarra salatzeko.
Errusia NATOko kidez inguratuta geldituko da bere mugarik luzeenean.
Gerra hemen hasten da
Europako entrenamendugune militarrik handiena Nafarroan dago: Bardeako tiro eremua. 1951tik, NATOko kideek han probatzen dute gatazka armatuetan erabiliko duten munizioa.
Euskal Herriko ehun enpresa inguruk dute harremana armagintzarekin. Aeronautika sektorea da industria militarraren eta zibilaren arteko zilbor hesterik oparoena.
Bost urte errautsen artean
Duela bost urte jarri zuten Zubietako erraustegiaren lehen harria. Gipuzkoako hiri hondakinak erretzeko irtenbide egokitzat aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubietako herritarrek (Donostiako udalerria), ordea, ez zuten gauza bera pentsatzen.
Euskara ona makinentzat
Euskarazko kalitate handiko corpusa sortu du EHUko Informatika fakultateko Ixa ikerketa taldeak: EusCrawl. Euskarazko hainbat komunikabideren edukietan oinarritu du, eta ondokoa izan da emaitza: 12,5 milioi dokumentu eta 423 milioi hitz. Corpusak funtsezkoak dira hizkuntzan oinarritutako aplikazioak sortzeko.
Globalizazioaren itsasbehera
Lehenagotik antzematen zen globalizazioak indarra galdu duela, baina pandemiak areagotu egin du joera. Ukrainako gerrak, berriz, munduko ekonomia «blokeetan zatitzeko» arriskua handitu du, NDF Nazioarteko Diru Funtsaren ustez.