Elkarrizketak

Alex Aginagalde: «Ezinbestekoa da aisialdian euskara sendo egotea»
Euskarazko ikus-entzunezkoen finantzaketa publikoa handitu egin behar dela uste du Aginagaldek, «egoerari buelta emateko». Pantailak Euskaraz mugimenduko kidearen ustez, kezkagarria da euskarak ikus-entzunezkoetan duen egoera.

Iris Dominguez: «Jendeak behin eta berriro esaten dizu alde bat aukeratzeko»
Trans ez-binarioa eta pansexuala da Iris Dominguez LGTBI aktibista (Iruñea, 1992). Bisexualitatea oharkabean igarotzen dela esan du: ikusezina dela, jendeak ez duela ulertzen, eta aurreiritziak daudela, baita LGTBI komunitatean bertan ere. Hala ere, uste du gazte asko identifikatzen direla bisexual gisa.

Sarah Gottlieb: «Deseraiki ahal izateko, zuritasuna onartu eta tratatu egin behar da»
Zuritasunaz indibidualki eta kolektiboki hausnartu behar dela uste du Sarah Gottlieb ekintzaile eta hezitzaileak (Chicago, AEB, 1986). Jarrera arrazistetan baino gehiago, gizarte eraikuntzaren ondoriozko portaeretan jarri ohi du arreta.

Ane Gabarain: «Jo eta ke ari naiz 20 urte ditudanetik; utzi glamourra»
Unean uneko istorioan sartu, pertsonaia bere egin, eta, atsedenerako asti handirik gabe, beste norbait bilakatu berriz. Hiru hamarkada pasa daramatza langintza horretan Ane Gabarain aktoreak (Donostia, 1963); zineman, telebistan, antzerkian. Antzerti Arte Dramatikoaren Zerbitzuko lehen promozioko aktoreetako bat da.

Fernando Valladares: «Espezie aberastasun handiko ekosistemak dira gure txertorik onena»
Hainbat adituk iragarritakoa bete da COVID-19aren pandemiarekin. Etorkizunean halako gehiago izan daitezkeela eta, natura babestearen garrantzia azpimarratu du Fernando Valladares Ros ekologoak. Etorkizunean pandemiarik ez izateko, naturarekin dugun harremana aldatu egin behar dugu, haren iritziz.

Mikel Aiestaran: «Zatiketen hiria da Jerusalem»

Monica Ojeda: «Lengoaia berez da ekintza gatazkatsua»
Eduki biolentoa duen literatura da Monica Ojeda idazlearena (Guayaquil, Ekuador, 1988), baina formaren bitartez baretua, dioenez. Badu haren obra narratibo eta lirikoak jomuga argi bat: indarkeria agertzea, hartaz hausnartu eta hura ulertu ahal izateko.

Javi Julio: «Ezin daiteke normalizatu jendea itsasoan hiltzen ikustea»
Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuen erreskate batean bizi izandakoa oinarri hartuta, Aita Mari dokumentala ondu du Javi Julio zinemagile eta argazkilariak (Donostia, 1978).
Gizarteari errefuxiatuen errealitatearen berri eman eta eskuin muturreko alderdiek zabaltzen duten diskurtsoaren alternatiba izatea lortu nahi dute.

Koro Lores: «Nahi dudan gauza bakarra hemen geratzea da»
Koro Lores Costa Donostian bizi da, familiarekin. Lores eta haren ama etxerik gabe geratzeko arriskuan daude, Sareb banku txarrak ez dizkielako kontratuak berritu nahi orain arteko baldintzetan. Negoziatzea «ezinezkoa» dela dio. Arrisku berean dira Donostiako Egia auzoko bloke berean bizi diren maizter gehiago.