Elkarrizketak

Ibrahim Talal Abu Saif: «Ihes egiteko erraten digute, eta guk ere hori egin nahi dugu, baina ez dakigu nora»

Ibrahim Talal Abu Saif: «Ihes egiteko erraten digute, eta guk ere hori egin nahi dugu, baina ez dakigu nora»

Martxoaren 18an hautsi zuen Israelek Hamasekin adostutako menia; bi egunetan, laurehun pertsona baino gehiago hil dituzte, eta seiehun lagun baino gehiago zauritu.

Ibrahim Talal Abu Saif (Jaffa, Palestina, 1985) Gazako herritarra da, eta bonbardatu berri duten eremuetako batean du bizitokia, Jabaliako errefuxiatuen kanpalekuan. Handik erantzun die BERRIAren galderei.

Sunita Camblong: «Desberdintzen ditut entzuten ditudan kantuak eta kantatzen ditudanak»

Sunita Camblong: «Desberdintzen ditut entzuten ditudan kantuak eta kantatzen ditudanak»

Euskal kantuen a cappella bertsioak zabaltzen ditu sare sozialetan Sunita Camblongek (Angelu, Lapurdi, 2006). Iazko irailean, Txikia kantuaren bertsio baten bideo bat jarri, eta ezusteko arrakasta lortu zuen.

Naizen, hamar urte gazte transexualen alde borrokan

Naizen, hamar urte gazte transexualen alde borrokan

Martxoaren 8an bete ziren hamar urte Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak bidea abiatu zuenetik. Hango bozeramaile Bea Sever eta elkartetik igarotako Xuban Senar gizon transa egindako bideez eta gizartean izandako aldaketez aritu dira BERRIArekin.

Markos Zapiain: «‘Maite zaitut, fonema’, esan zezakeen Txillardegik»

Markos Zapiain: «‘Maite zaitut, fonema’, esan zezakeen Txillardegik»

Txillardegi hizkuntzalari liburua plazara atera berria du Markos Zapianek (Irun, Gipuzkoa, 1964). Bigarren Hezkuntzan filosofia irakasten egin du lan ibilbidea, eta propio ikasle gazteei Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hizkuntzalari eta idazlea nor izan zen jakinarazteko egindako lanketa bat izan zen liburuaren abiaburua.

Olaia Inziarte: «Bilaketa batean nago, eta deskubritu nahi dut egiatan zertarako balio duen musika egiteak»

Olaia Inziarte: «Bilaketa batean nago, eta deskubritu nahi dut egiatan zertarako balio duen musika egiteak»

Egurrezko eskultura baten gisan irudikatu zuen Olaia Inziartek (Oronoz, Nafarroa, 1999) bere diskoa. Hasteko, ordea, zikinkeria edo hondakin guztia kendu beharko zion eskulturari, «hortik eraiki ahal izateko». Halaxe egin du, eta horregatik deitu dio lan berriari 'Zerrautsa'.

Josphin Barasa: «Gurasook ezkutatu egiten dugu oker egindakoa»

Josphin Barasa: «Gurasook ezkutatu egiten dugu oker egindakoa»

Nairobin neska nerabeen %13 haurdun geratzen dira 18 urteak bete aurretik. Haietako asko nerabezaroan ama izandako emakumeen alabak dira.

Katea apurtzeko lanean ari da Josphin Barasa (1979, Nairobi). Hamabi urte daramatza indarkeria matxistari buruzko kontzientzia lantzen, pentsamoldeak eta jarrerak aldatzeko helburuarekin.

Nerea Sorondo: «Aizkolarien maila asko igo da»

Nerea Sorondo: «Aizkolarien maila asko igo da»

Nerea Sorondok (Bera, Nafarroa, 1987) Donostiako Urrezko Kopa irabazi zuen abenduan. Urte bukaera ona egin duelakoan dago, eta aurten txapelketa gehiago irabazi nahi ditu.

Cesar Rendueles: «Eskolan tradizionalki egiten denaren bertsio soil bat pantailetara eramateak ez du ekarpen handirik egiten»

Cesar Rendueles: «Eskolan tradizionalki egiten denaren bertsio soil bat pantailetara eramateak ez du ekarpen handirik egiten»

Pantailak eskoletan, bai ala ez. Cesar Rendueles (Gijon, Espainia, 1975) soziologoaren irudiko, hori baino konplexuagoa da eztabaida. Uste du eskolak ezin diola bizkarra eman teknologia digitalari; aitzitik, nabarmendu du ezinbestekoa dela ikasle kritikoak heztea.

Joanes Etxebeste: «Azkenean atzeman dut nire pailazoa, edo Joanesena»

Joanes Etxebeste: «Azkenean atzeman dut nire pailazoa, edo Joanesena»

Arrunt libre sentitzen da Joanes Etxebeste sudur gorria ezartzen duelarik (Sara, Lapurdi, 2005). Ttipitik, pailazokeriatan ibiltzen da saratarra, baina 12 urte zituelarik sortu zuen oraindik ere jokatzen duen pertsonaia: Pontx pailazoa.