Bideoak

36ko gerra komikietan eta emakumeen ikuspuntutik
Emakumeen testigantzak oinarri hartuta, 1936ko gerrari eskainitako komiki sorta zabal bat abiatu du Bizkai marrazkilariak. Herriz herri kokatuko ditu kontakizunak, eta Bilbon amaitu asmo du proiektua. Oraingoz, lehen lana eman du argitara: Elgeta.

Sunita Camblong: «Desberdintzen ditut entzuten ditudan kantuak eta kantatzen ditudanak»
Euskal kantuen a cappella bertsioak zabaltzen ditu sare sozialetan Sunita Camblongek (Angelu, Lapurdi, 2006). Iazko irailean, Txikia kantuaren bertsio baten bideo bat jarri, eta ezusteko arrakasta lortu zuen.

Martxoaren 31 arte bidal daitezke lanak BERRIA Ikasgela sariketara
BERRIA Ikasgelak ikasleentzako sariketa bat antolatu du bigarren urtez. Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan nahiz Lanbide Heziketan ari diren ikasleek parte hartu ahalko dute, eta sariketara aurkezten den ikasgela bakoitzak izango du saria eskuratzeko aukera.
Helbide elektroniko honetara bidali behar dira lanak: ikasgela@berria.eus.

Zurrunbiloa proiektua, zurrunbiloan ez galtzeko
-cabecera.jpg)
Bost urte Zaldibarko hondamendia gertatu zenetik
Zaldibarko hondamendia izan zenetik bost urtera, hura kudeatzen zuen Verter Recycling enpresak ez du ezer ere ordaindu zabortegiko lanengatik; Eusko Jaurlaritzak aurreratu du zabortegia zigilatzeko eta egonkortzeko lanetarako dirua. Ingurumen delituekin lotutako auzia instrukzioanEpaiketa egin ahal izateko behar diren elementuak biltzeko prozesua. dago oraindik ere, eta adituen txostenak biltzen ari dira.

Joaldunak taupaka, hots bakarrez

Dekretu bidez hasi da Trump egiten eta desegiten
AEBetako presidenteak migratzaileen aurkako politikak indartu ditu, eta administrazio federaleko funtzionarioen lan baldintzak aldatu. Indultua eman die 2021ean Kapitolioari eraso egin ziotenei.

Indarrean da su etena Gazan
Urtarrilaren 19ko 10:15ean hasi da menia. Su etenari esker, azken orduetan Egiptoko mugan zain zeuden dozenaka kamioi sartu dira Gazan laguntza humanitarioarekin.
Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7tik Gazan Israelek hildakoak 46.913 dira.

Alaia Martin: «Bertsoak eman didan gauzarik onena lagunak izan dira»
Alaia Martinek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1987) irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, aurreko bi aldietako garaile Beñat Gaztelumendiri buruz burukoan nagusituta.