Albisteak

Inoiz baino berotegi gas gehiago dago atmosferan
Azken bi hamarkadetan, %11 areagotu da atmosferan pilatutako CO2a.
Munduko Meteorologia Erakundeak urtero argitaratzen duen txostenaren arabera, beste urte batez inoiz baino handiagoa izan zen berotegi gasen kontzentrazioa iaz.

Trump garaile, erabat
Behin-behineko emaitzen arabera, presidentegai errepublikanoak eskuratu ditu boto gehien, estatu erabakigarrietan gailendu da, eta bigarrenez izango da AEBetako presidente.

Janzkera kontrolatzearen aurka biluzi den emakume bat atxilotu dute Iranen
Gobernuak emakumezkoen janzkera gehiegi kontrolatzen duela salatzeko, oraindik identifikatu ez duten ikasle batek kalera barruko arropa soilik jantzita irtetea erabaki zuen joan den astean, Teheranen. Atxilotu egin zuten, eta oraindik ez dago haren berririk.

Abstrakziorako bi bidetan
Urte berean hil ziren orain 80 urte arte abstraktuaren aitzindaritzat jotzen diren bi artistak: Wassili Kandinski eta Hilma af Klint. Kandinskik jaso du aitortza, baina jakina da Af Klintek hark baino lehenago ere sortu zituela lan abstraktuak.

2.000 urte inguruko idazkun bat aurkitu dute Lantzen
Identifikatu dituzten hiru ikurrak ‘ikae’ edo ‘igae’ gisa transkribatu dituzte ikerleek. Alderatzeko elementuak aski urriak diren arren, idazkuna baskoia izan liteke. Irulegiko Eskuaren garaitsukoa da.

«Eginez eta eginez» aurrera egindako bidea
Aurten bete dira 50 urte haurren lehen bertso eskola sortu zela. Eskoriatzako Almen ikastolan sortu zuten, eta, pixkanaka, eskualde osora zabalduz joan ziren eskolak.
Aurten jokatzen ari den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eskola hura omentzea erabaki dute.

Martin Ugalde, erbesteko ezinegonaren narratzailea
Hogei urte bete dira Martin Ugalde zendu zenetik. Haren literaturak sarritan jarri zuen ardatzean herrimina, eta, 'Hiltzaileak' argitaratzean, euskal ipuingintza modernoaren hastapena markatu zuen.

Getariako hegalabur haztegia, martxan hastear
Proba fasean egongo da aurrena, arrainik gabe, itsasoko egoerara nola egokitzen den aztertzeko. Asmoa da 2025eko udan 50 atungorri gizentzea han, eta hiruzpalau urtean 1.100 tonara iristea.

Autorik kutsagarrienak kostaldeko 11 herritan debekatuak izanen dira 2025etik aitzina
Europak finkatu araua bete behar dute 150.000 biztanletik gorako aglomerazioek. Euskal Hirigune Elkargoak 11 herriko zona bat hautatu du, eta ibilgailurik kutsagarrienak debekatuak izanen dira 2025etik aitzina Tarnose (Landak) eta Hendaia artean; dena den, autobidea salbuespena izanen da.