Albisteak

Abiatu da Artemis I misioa

Abiatu da Artemis I misioa

NASAren helburua da bidaia bat antolatzea Ilargira, emakume baten zuzendaritzapean, 2024an. Aurretik, 'SLS' espaziontziaren eta 'Orion' ontziaren gaitasunak neurtu behar dituzte abiatu berri duten misioan. Hiru maniki bidali dituzte benetako astronautekin eginen diren misioetako informazioa biltzeko.

Etruskoen eta erromatarren garaiko 24 estatua aurkitu dituzte Italian

Etruskoen eta erromatarren garaiko 24 estatua aurkitu dituzte Italian

Sienako San Casciano dei Bagni termetan atzeman dituzte, lohi azpian. Estatuak brontzezkoak dira, K.a. II. eta K.o. I. mendeen artekoak. Estatua horietan zizelkaturiko idazkien balioa nabarmendu dute azterlanetan aritutako ikerlariek: «historia berridazteko moduko aurkikuntza da».

Euskaraldiaren aldia

Euskaraldiaren aldia

Euskararen aldeko ariketa kolektibo bat da Euskaraldia, eta herritarrek hizkuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera handitzeko. ‘Hitzez ekiteko garaia’ lelopean, 16 urtetik gorakoek parte hartuko dute, 'ahobizi' eta 'belarriprest' gisa.

Daniel Mate donostiarra da Euskal Herriko aberatsena, 3.100 milioiko ondarearekin

Daniel Mate donostiarra da Euskal Herriko aberatsena, 3.100 milioiko ondarearekin

Jatorriz Donostiakoa da, baina Suitzan bizi da 2013. urteaz geroztik. Mate Glencore meatzaritza multinazionaleko akzioduna da. Jose Maria Aristrain bigarren postura itzuli da. Neguriko familiak Forbes zerrendatik irten dira, ondasunak banatuagoak dituztelako.

Maddi Ariztia, ipuin biltzaile oparo bezain ezezaguna

Maddi Ariztia, ipuin biltzaile oparo bezain ezezaguna

Irailean mende erdia bete da Maddi Diharassarri 'Ariztia' zendu zenetik: Resurreccion Maria Azkue eta Aita Donostia etnografoen heineko Sarako (Lapurdi) istorio biltzailea. 50 ipuin jaso zituen 'Amattoren uzta' bilduman (1937).

Commonwealthen etorkizuna zalantzan

Commonwealthen etorkizuna zalantzan

Erresuma Batuko Elizabeth II.aren heriotzak Commonwealth aldatu du. Charles III.a hamabost herrialdetako erregea da, eta horietako lauk errepublika bihurtzeko prozesua abiatu dute. Jamaikak, Antigua eta Barbudak, Saint Vincent eta Grenadinek, eta Belizek «independentzia osoa» lortu nahi dute.

Lulak %89 gutxituko du Amazoniako deforestazioa

Lulak %89 gutxituko du Amazoniako deforestazioa

Brasilgo presidentetzarako bozen irabazleak agindu du ia desaktibatutako ingurumen araudia berrezarriko duela, eta legez kanpoko deforestazioa eten. Euskal Herria halako lau den eremu bat salba dezake: 75.960 kilometro koadro oihan.

Eskola jazarpenaren kasuak %22 igo ziren iazko ikasturtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eskola jazarpenaren kasuak %22 igo ziren iazko ikasturtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

157 kasu atzeman zituzten, ikertutakoen %14,2. Aztertutako kasuak ere aurreko urtekoak baino 132 gehiago izan ziren. Eusko Jaurlaritzaren arabera, eskola jazarpena «egiturazko arazoa da», eta erro sakonak ditu gizartean: «Horregatik, horren kontra borrokatzeko, gizarte osoaren inplikazioa behar da».

Iruña-Veleiako aztarnategia aztertzeko plan berria

Iruña-Veleiako aztarnategia aztertzeko plan berria

Arabako aldundiak «aro berri bat» hasi nahi du Iruña-Veleian. Ostraken auzia amaituta, erromatar garaiko aztarnategiaren «izen ona» berreskuratu nahi du. Aztarnategi eskola eta praktika laborategia izatea proposatu du, besteak beste. Izan ere, ia dena geratzen da azaleratzeko.