Albisteak

Euskara ere atrapatua
Trapa 1990eko hamarkadan jaio zen, AEBetan, baina azken lauzpabost urteotan egin du eztanda Euskal Herrian. Genero maitatua da askorentzat, baina kritika jomuga ere izaten da hainbatetan.
Ahotsari jarritako filtroek, hizkera sarri diglosiko eta zikinak eta kantuetako mezu garratzek asaldura eragiten dute zenbait esparrutan. Haren arrakasta, baina, ukaezina da jadanik.

Irakasle bat zendu da Donibane Lohizunen, ikasle batek labana sartuta
Gaztelaniako eskolak ematen ari zen 52 urteko emakumea, eta 16 urteko ikasle batek eraso egin zion. Erailketa egotzita, atxilotu egin zuten berehala gaztea. Auzia ikertzen ari dira orain.

Orereta ikastolako ikasleak, kazetari
'Egunkaria'-ren itxiera, BERRIAren sorrera eta herri mugimenduak landu dituzte Errenteriako Orereta ikastolan, Kilometroetako ekintzen barruan. Zortzi orriko egunkari bat osatu dute: 'Egun oro'.

Euskararen aztarna zaharren atzetik
Euskara idatziaren lehen arrastoak X. edo XI. mendekoak dira. Susoko monasterioan aurkitu zituzten, Donemiliaga Kukulan (Errioxa, Espainia), mila glosaren artean: «Izioqui dugu» eta «Guec ajutu ez dugu».

«Herrialdearen historiako lurrikararik okerrena izan da hau»
Otsailaren 6an bi lurrikara handik astindu zuten Ekialde Hurbila: Kurdistanen, Turkian eta Sirian izaniko lehen dardarak 7,8ko indarra izan zuen, eta bigarrenak, 7,5ekoa. Kurdistanen izan zuten biek epizentroa. Dagoeneko 21.300dik gora dira hildakoak [otsailaren 10eko datuak dira].

Europako Batasunak debekatua du Errusiatik gasolioa inportatzea
Erreserbak handitu ditu Europak, baina horiek amaitzean gora egin beharko luke prezioak. Izan ere, gasolioaren eta petrolioaren beste eratorriak beste nonbait erosi beharko ditu, eta ez zaio erraza eta merke aterako.

Tiktok, algoritmoen bidez 'komunikatzen'
Hamar gaztetik lauk nahiago dute bilaketak Tiktok aplikazioan egin Google erako bilatzaileetan baino. Aldatu egin da paradigma. Informazioa eta aisialdia bateratzeak eragina dauka norberaren eta munduaren ikuskeran.

Lurraren barne geruzak ere etenik gabeko mugimenduan
Lurraren barneko prozesuen berri izateko, uhin sismikoak erabiltzen dira. Berriki, ikerketa batek erakutsi du nukleo solidoaren abiadura moteldu egin dela, eta agerian utzi du mantuaren eta nukleo solidoaren arteko abiadura aldea.

Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola
310 ikasle igaro dira bertatik, eta erdiak baino gehiagok jarraitzen du artzaintzan. Ofizioa eguneratu, profesionalizatu eta duindu dute, eta sare bat josi, elkar ulertzen eta zaintzen duena.