Albisteak

Kantok jolasa, euskal musikarekin jolasteko
'Badok' BERRIAren euskal musikaren atariak Kantok jolasa sortu du: kantu baten pasartea entzunda, abestia asmatu behar da. Egunero kantu ezberdin bat jarriko dute, 'Badok'-en datu basean entzungai dauden 32.000 abestietako bat.

Arrain mesopelagikoak: itsas hondoko izakiak
Arrain mesopelagikoak aztertzen dihardu AZTI zentro teknologikoak; 200-1.000 metro arteko itsaso geruzan bizi direnak, alegia. Animalia horiek lan garrantzitsua egiten dute: CO2a itsas sakonera eramaten dute.

Euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude egun. 1991tik, 16 eta 24 urtekoen artean %25etik %75era igo da euskaldun kopurua. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute egun euskara erdara bezainbeste edo gehiago. Eremu euskaldunetan behera egin du erabilerak.

Txinarekiko menpekotasuna arindu nahi du Europak
Europak, 27 lehengai kritikoetatik hamalautan, %100eko menpekotasuna du, eta lur arraroen %98 Txinatik datoz. Lur arraroen multzoko mineralak ekonomia berdearen eta komunikazio teknologia berrien garapenaren lehengai nagusiak dira.

Brebetako zientzietako azterketa euskaraz egiten ahalko dute Seaskako ikasleek
Martxoaren 18an jakinarazi zuen berria Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Ordea, baxoko azterketak frantsesez egin dituzte Seaskako 120 ikaslek. Brebetaren ondotik, baxoa euskaraz egiteko eskubidea emateko eskatu dute beste behin.

Kerobiak adimen artifiziala erabili du bere azken bideoklipa egiteko
«Teknologiaren kuriositate hutsak bultzatuta» egin dute 'Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza)' singlearen bideoa. Ikasteko erabili dute prozesua: «Sormenaren inguruko gogoeta egin dezagun; ez gaitezen erori teknika aurrerabidearen miresmen hutsean».

Euskararen ezagutzak goranzko bilakaerari eutsi dio Nafarroan
Nafarren laurdenek dute euskararen ezagueraren bat, eta %12k erabiltzen dute euskara egunerokoan. Euskara sustatzearen aldeko jarrerak, ordea, behera egin du. VII. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak dira.

2030erako nazioarteko uren %30 babestea helburu
Greenpeace gobernuz kanpoko erakundearen arabera, urtero 11 milioi kilometro koadro babestu beharko lirateke 2030erako helburua bete ahal izateko.

Bi urte lurtar Marte sakon aztertzen
Urte martetar bat, hots, bi urte lurtar igaro dira Mars 2020 misioak Marten lur hartu zuenetik. 'Perseverance' deitutako rover edo robota Marten da orduz geroztik, eta informazio anitz bildu dute planeta gorria hobeki ezagutzeko. Robot horretako pieza batzuk EHUko taldeek diseinatuak dira.