Albisteak

Erregai fosiletatik at trantsizioa bideratzeko adostasuna
Onartu dute COP28ko amaierako testua: ez du zehazki aipatzen erregai fosiletatik «ateratzea», baina «erregai fosiletatik kanpoko trantsizio bat» hastera deitu du.
Urrats historikotzat jo dute eragile batzuek, iritzita erregai fosilen amaieraren hasiera izango dela. Kontua da amaiera behar bezain azkar emango ote zaion.
Berrehun herrialdek akordioa onartu dute.

CO2 isurketek goia jo dute, eta %0,5 handitu dira iaztik
Erregai fosilen erabilerari lotutako isurketak igo dira gehien: iaz baino %1,1 handiagoak izan dira.
Txinan izandako hazkundeak eragin du igoera, bereziki; Europako Batasunean %7,5 murriztu dira.

'Moby Dick' euskaraz
Herman Melvillek 1851. urtean argitaratutako Moby Dick eleberria euskaratu du Juan Garzia itzultzaileak. Bost urteko prozesua izan da.
Euskal balearen arrantzarekin alderatu du eleberria Garziak.

Israelek Gaza hegoaldera zabalduko du ofentsiba
Gerrako lehen fasean, Israelgo armadak gudu zelai bihurtu zuen Gaza iparraldea, eta, orain, gauza bera egiteko asmoa du hegoaldean. 1,7 milioi gazatar inguru bizi dira han; horietatik ehunka mila urriaren 7az geroztik iparraldetik ihes egindakoak dira.

Azti hitza
Ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitz edo esaldia da palindromoa. Abendutik otsailaren 29ra, euskarazko palindromoen lehiaketa izango da.

Ezingo da erre Iparraldeko hondartza, eskola eremu eta basoetan
Tabako paketeen prezioa hamahiru eurora igo nahi du Frantziako Osasun Ministerioak 2027rako. Hurrengo urtean hasiko dira paketeak garestitzen.
Neurri berriekin, erretzailerik gabeko belaunaldi bat lortzea dute helburu 2032rako.

«Euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa» eskatu dute manifestazio jendetsuetan
Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du azaroaren 30eko greba orokorrera, eta gehiengo sindikalaren babesa izan du. Arratsaldean manifestazio handiak egin dituzte hiriburuetan eta eskualdeetan.
Greba orokorra «ezeren amaiera ez» dela gaineratu dute, eta lanean jarraituko dutela hitzeman dute «euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa» lortu arte.

Jagoba Arrasate: «Amama: sari hau zuretzat da»

Ia euskararik gabe eskolan
D ereduan ikasita ez da beti menderatzen euskara, baina A eta B ereduetan ikasi duten asko, bereziki, euskara gutxi dakitela irten dira eskolatik hamarraldiotan; gerora ikasi dute askok.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berrian indarrean jarraituko dute hizkuntza ereduek.