Albisteak

Ikasgela zabaltzen ari da
Etenik gabeko bilakaera izan du BERRIAren Ikasgela egitasmoak. Webgunea martxan jarri eta kazetaritzari buruzko tailerren eskaintza egin ondotik, ikasleek eurek eginiko lanek toki bat izango dute.

Alkohola: normalizaturiko droga
Guztien begi bistan edaten da, inolako lotsarik edo taburik gabe. Bazkarietan, afarietan, poteoan, jaietan, azoketan, parrandetan... alkohola errotuta dago gune gehienetan, bai gazteen artean, bai helduen artean.
Gazteen kontsumoa bereziki kezkagarri bihurtu da azken urteetan.

Indarkeria matxista sare sozialetan
Sare sozialetan
edonork edozer idatz dezake, kasu gehienetan ezizen batek ezkutatuta. Horiek horrela, irain zein gorroto mezuen plaza birtualak bilakatzen dira plataformak, eta horietako asko eraso matxistak izaten dira.
Sare sozialetarako erantzun kolektibo feminista berria behar dela diote bertan aritzen diren aditu feministek.

Zer da Korrika?
Milaka euskaldunek eta euskaltzalek parte hartzen dute Korrikan; hari buruzko xehetasunak bildu dituzte 'Mantangorri' gehigarriaren erreportaje honetan.

Noiz eta nondik pasatuko da 23. Korrika?

'Bizkarsoro' filma, euskaldunen bizitzeko gogoaren historia
«Euskararen aurkako jazarpenaren eta euskaldunen bizitzeko gogoaren historia» kontatzen du Josu Martinezek zuzendutako filmak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma.

Zamaontzien erdiek Itsaso Gorritik igarotzeari utzi diote
Gazako gerrari erantzunez, Yemengo Itsaso Gorriko kostaldea kontrolatzen duten milizia huthiak hainbat zamaontziri eraso egiten ari zaizkie azken asteetan.
Sueztik igarotzen da munduko merkataritza gaien %12.

Galiziako kostaldera milaka plastiko bolatxo iritsi dira
Abenduaren 8an zama galdu zuen itsasontzi batek Portugalgo itsasoan. Plastiko guztiek bezala, petrolioan dute jatorria, eta, beraz, kutsagarriak dira, eta erregai fosiltzat hartzen dira.

Arabazozoen murmurioa
Gaua iritsi aurretik milaka hegazti bildu ohi dira, eta ez sinesteko moduko formazio, dantza eta simetriak osatzen dituzte, sinkronia betean.
Arabazozoen hegaldia deszifratzea erronka zaila bihurtu zaie aspaldian matematikariei.